Betidanik, gizakiak galdera bera egin dio bere buruari: nor naiz?Askotan, erantzuna ez aurkitzeak etsipena sortzen digu eta bizitzaren beste arlo batzuetan kontsolamendua bilatzen dugu. Baina... han jarraitzen du, eta beraren ordez... "bestea"rekin topo egin dugu. Eta "bestea" (gure bikotekidea, gure semea, gure auzokidea, gure aita... izan daiteke. Eta beraiengan, ispiluak bailiran, gure irudiaren isla ikusten dugu."Nor naizen" galderari erantzutea, edo behintzat saiatzea, izugarri garrantzitsua da, ez bakarrik norberarendako, inguruan ditugun guztiendako baizik.C.G. Jungek, , psikoanalisiaren sortzaile S. Freuden dizipuluetako batek, nortasunaren beraren teorian "itzala"ri buruz hitz egin zuen. Beraren ustez "itzala", ezagutzen ez ditugun edo ezagutu nahi ez ditugun geure buruaren zatiek osatua dago, eta bestearengan ikusten dugu (lehen aipatu dugun bezala, gure bikotearengan, aitarengan...).Elkarrekin hausnartu egin dezagun: "Begitan dugun pertsona horrekin gogoratu, eta argi izan zergatik". Beharbada, pertsona horrengan hipokrisia, gezurra, zuhurkeria, ezin dugula jasan erantzun dugu... ba, ezusterako prest! Bestearengan hain erraz ikusi dugun hori, guzti-guztia gurea da. Gure "itzala"ren zati bat da. Eta are gehiago: zati horietan geure burua ezagutzen ez dugun bitartean, osatu gabe sentituko gara, ezin asebete sentituko gara, orekarik gabe biziko gara. Askotan besteekin oso ankerrak gara, arintasunez epaitzen ditugu. Izan ere, gure burua ezagutzeak, perfektuak ez garela onartzeak, gizaki hobeak egiten gaitu, gupidatsuagoak, besteengan gustatzen ez zaigun hura ere gurea dela dakigulako. Eta horrela, poliki-poliki, gure "itzala"ren lagun eginez, gure buruarekin berradiskidetu egiten gara.Bide batez "nor naizen" galderari erantzuten diogu, eta ¡abrakadabra! Munduak bizitzeko leku ederragoa ematen du.Onena opa dizuet.