Gai polit eta alai batekin natorkizue oraingo honetan: neguko ospakizunak. Udan eta eguraldi onez gozatzen ari garenean, beti iruditzen zaigu agenda beteta dugula. Baina, inoiz konturatu zarete neguko agenda beteago dugula? Nik, bederen, asteburuz asteburu begiratzen dut eta agenda bete-beterik daukat.Has gaitezen Gabonetan: zertarako aipatu Eguberrietan egiten ditugun afari, bazkari, irtenaldi eta parrandak?Eguberriak pasa ondoren, urtarrilean alegia, hasten dira lehenbiziko ihauteriak Euskal Herrian, baita sagardoaren aroa ere. Dagoeneko Olaizolak eman dio hasiera txotx garaiari; San Sebastianak ahaztu gabe, noski.Eta otsailean sartzen gara Santa Agedaren eskutik. Burundan 20 urte baino gutxiago duten gazteek herriaren jaun ta jabe bilakatzen dira, baina 20 urte baino gehiagokook ere ez gara atzean gelditzen.Ondoren ihoteak datoz, Garizuman sartu baino lehen. Hainbat herritan bi asteburutan ospatzen dira. Ez da makala, aizu! (Bihoa hemendik Olaztin otsailaren 14an herriko ihoteak ospatuko ditugula, eta 21ean "hirikoak").Ia-ia otsaila bukatu zaigu, baina lasai! Azken larunbatean beste herri batean segitzen baitute ihoteek. Ez kezkatu, maskaratu eta ongi pasatzeko aukera izango baituzu.Konturatzeke martxoan gaude. Baina ez pentsa neguko ospakizunak bukatu direnik! Hortxe dugu lehenengo asteburuan "emakumearen eguna" ospatzeko aukera paregabea. Gero ez dakit zer santu dugun ospatzeko, baina ez badugu bilatuko dugu. Esaterako, aurten EGA azterketa martxoaren 14an izango da. Bada, penak kentzeko edo ospatzeko egin dezagun jai!Ondoren San Jose, eta negua bukaturik!Testu jostagarri bat idazteko asmotan nenbilen eta lortu egin dudala iruditzen zait. Zer da jostagarriagoa santuak ospatzea eta festak egitea baino? Nork esan du ateoak ginela?akinlo@euskalerria.org