Sakanako (Irurtzun, Etxarri eta Altsasu) babestutako gizarte enpleguko programen esperientziak proiektu horien premia justifikatzen du, bazterketa arriskuan dauden pertsona kolektiboarendako lan esperientzia bakarrak baitira.Bakarrak, diogu, pertsona horiek errealki lan merkatuan sartzeko aukera oso gutxi dutelako. Izan ere, haien bizi errealitateak (familia kargak, osasun arazoak, adina, prestakuntza falta, gutxiengoak, drogamenpekotasunak, etab.) haien curriculumak markatzen baititu.Pertsonen ezaugarri horiek kontua izanik, kasu askotan ezin dira aldatu, ezaugarriak berezkoak direlako. Esperientziak erakutsi digu programan parte-hartzea aukera oso positiboa dela pertsona hauendako, hainbat aspektu hobetzeko aukera baitute: lanagatik diru sarrera propioak izatea, laguntza publikorik behar ez izatea, lan esperientzia hartzea, prestakuntza zabaltzea, pertsona eta familia egonkortasuna izatea, auto-estimua handitzea, etab. Teknikariek oso positiboki baloratzen ditugu aldaketak zein eraldaketa pertsonalak, baina komunitateak ez ditu ez baloratzen ezta aitortzen ere. Pertsona horiek programatik pasatzeak aurretik aipatutako aspektuak hobetzea ahalbideratzen du, baina kontratua bukatu eta gero, berriro ere, pertsona egoera delikatuan gelditzen da: ez da lan eskaintzarik; lan eskaintzetarako baldintzak ez dituzte betetzen; ezaugarri pertsonalek kontratu luze baten mantentzea zailtzen dute (etengabeko bajak, arauak ez betetzea, etab.).Lanean hasteko benetako aukeren faltan, Sakanako babestutako gizarte enpleguko teknikariek zenbait ekimen aurrera eramatea aztertu dugu. Batetik, programaren inguruko informazioarekin esku-orriak egiten ditugu, enpresendako laguntzena, etab. Esku-orri horien helburu nagusia programa ezagutzera ematea da, adieraziz lan munduan txertatzea baliabidea dela baztertuta edo horren arriskuan dauden pertsonendako , eta enpresariei jakinarazteko lana opatzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeagatik zein laguntza publiko jaso dezaketen.Esku-orri horiek Sakanako enpresari guztiei bidali zitzaizkien. Espero zen arrakasta izan ez badu ere, bost enpresen erantzunak zenbait pertsonendako lan aukera ekarri du.Bestalde, aurtengo berritasun gisa, Sakanako 3 programetan parte-hartzen dutenendako Altsasuko garbiketa enpresa baten laguntzaz garbiketa profesionala ikastaroa planifikatu eta egin da. Prestaketa horren helburua da enpresak berak pertsonak trebatzea lan on bat egiteko, berak egoki jotzen dituen aspektuetan. Programan parte-hartzen duten pertsonetako batzuek enpresan bertan praktikak egiteko aukera izanen dute, babestutako gizarte enpleguko programak ordainduko dituenak. Praktiken aukera horrekin lan munduan sartzeko ibilbide erreala osa daiteke. Enpresa munduko lan merkatuan esperientzia eman nahi da, enpresaren funtzionamendua ezagutzeko (lan baldintzak, arauak, egin beharrak, nagusiekin eta lankideekin harremanak, ardurak hartzea, etab.).Hasieran esan bezala, pertsona hauendako lanak txertatzeko aukera dakar. Horregatik, pertsona askorendako baliabide bakarra den horrek administrazio autonomiko eta lokalaren ahalegina behar du.