Jaungoikoak giza - semeari eman zion aberasgarriena eta garrantzitsuena askatasuna da. Ez da eskubide hau baino handiagorik. Hain haundia da, emale Ja Jaungoiko berak ez zigula kendu nahi. Gauza guztietarako aske gara; ezin gaituzte inork ezertara behartu. Ez gaitu inork behartu ezkongaiak edo ezkonduak izateko; ezkonduak edo elkartuak izateko; basamortuan edo gizartean bizitzeko; lekaide etxeetan sartzeko edo gizartean bizitzeko; besteen gogamentzetara bateatzeko edo garen gogamenei jarraitzeko; bakoitzak bere jaioterri zaletasuna maitatzeko edo bestereb abertzaletasunekuak izateko; onerako edo txarrerako askatasuna hartzeko eskubidea daukagu; edozein gauzetarako erabakia hartzeko, aske gara. Ezin digu inork eskubide hori ostu, lapurtu, ebatsi. Ez garenak izatea behartzea lapurreta bat da; Jaungoikoaren aurkakoa da. Ez da inor Jaungoikoa bainohandiagoa eta altuagoa.BehartsasunaMunduan, gutxiengoa, aberatsak,egunean eta aberatsagoak dira; eta behartsu gehienak, egunean eta behartsuagoak dira.Afrikan dauzkate aitzik handienak herrialde aberatsenen artean balituzke, aspaldi batean gaitz hoiek sendatzeko gaiak asmatuko zituzten, baina herrialde behartsuenen artean dauzkate (esate baterako, Afrikan). Horregatik, ez dira arduratzen sendagai hoiek asmatzen. Ez dituzte beren buru gainetan horrelako gaitzik.Aurrerapideek gizadia hondatzen dute. Giza - semeak ez dira hortaz konturatzen edo ez dute konturatu nahi. Itxukeri hortan politikaren antzekoak dira. Demokraziaren aitzakiarekin, unperialismoaren besoetan erortzen dira.