Indartsua

Itxipuru 2009ko ots. 13a, 00:00

Artikulu hau argitaratzen denean, zuk hau irakurtzen duzunean eta baita egunkari hau zakarrontzira bota eta hitz hauek guztiak ahaztuta dituzunean ere, ondoren, denbora pasa ondoren, judutar eta palestinarren arteko gatazkak existitzen jarraituko du. 1947 NBEk Palestinaren zatiketa onartu zuten, Britainiarren atzeraldia eta gero, eta ideia ilogikoek itsututa gizakiak egin dezakeena erakutsi zuen gerrate baten ondoren. Itxaron gabe eta ilunduran judutar komunitateak aldebakarki Israel estatuaren independentzia deklaratzen du. 1948. urtea zen gerrateak langabezia utzi zuen urtea.Nazio Batuek Israel Estatua osatzeko finkatutako hasierako lur eremuak eta errealitatean hartu zenak 6700 km-tako aldea zuen. Eta kilometro horietan, kasualitatez, Gaza aurkitzen zen.Gosaldu, bazkaldu eta afaltzen dugu urrutiko lur ezezagunekin. Gosaldu, bazkaldu eta afaltzen dugu bidegabe erasotuak izan diren 400.000 biztanleekin, 400.000 hauen erdia haurrak izanik. Oihuka, ihesi, negarrez, otoitz egiten... ikusten ditugu, zorte onarekin egunean 3 orduko bizia dute infernura itzuli baino lehen.Gizakiak soilik sor dezakeen kasualitate batengatik, leku hau kristauen lur santua da, judutarrentzat biblikoa eta musulmanen toki sakratua. Ironikoki, inork ez luke esango Jainkoa bertan dagoenik. Eztabaida askoren artean, Gaza izena hebreeraren Azz_h hitzetik datorrela uste da eta indartsu esan nahi du. Duela denbora bat teoria hau sinestea erabaki nuen, horrek lagunduko zielakoan.Ez da zergatia bilatu behar, borondate kontua da. Bakea ez da ezinezkoa, bakea nahi izan behar da.