MIGRAZIOAK ULERTZEN (II)

Begoña Zestau Baraibar 2009ko ots. 13a, 00:00

Komunikabideen egunerokoa izanagatik,  migrazio kontuak ez dira oraingoak. Horrexegatik, agian komenigarria da (are gehiago krisi garai honetan) fenomeno honen inguruan oroitzapen lan bat egitea.      Azken bi hamarkadetan, aldaketa ikaragarriak eman dira estatuan maila sozial, politiko eta ekonomikoan: Europar Batasuna lurralde aberatsen parte izatera pasa da, eta ongizate estatuaren eraikuntzan pausu esanguratsuak eman dira.Paraleloki, kanpotik etorritako langileen immigrazioa izan dugu eta daukagu gure gizartean (azken boladako immigrazioa zertxobait aldatu bada ere, eta familia immigrazioa dezente handitu bada ere).XX, mendean lurralde migratzailea izatetik (lehenengo Iberoamerikara eta gero Europa Mendebaldera) pertsona etorkinen harrera lurralde izatera pasa gara oso denbora laburrean.Immigrazioaren internazionalizazioak erronka ugariak ekarri ditu, eta horiei irtenbidea eman nahian, hainbat pauso eman dira:- 1985eko "Extranjeria Legea": zeinaren bidez, espainiar legedia europarrarekin bateratu nahi zen immigrazio kontuetan. Orduan,       europarrak izan ziren gehiengoak lanera etortzen, marrokiar komunitatea bigarrena zelarik.  Baina 80. hamarkadaren bigarren erdialdean izan zen gutxiago garatuta dauden lurraldeetatik etorritako langileen kopuruak nabarmen gora egin zueneko garaia. Eta Lege honek ezarritako baldintzen zailtasunak zirela eta (estatuan sartu ahal izateko  eta  harrera gizartean legalki mantentzekoak), erregularra ez den egoeran aurkitzen ziren langileen poltsa gero eta handiagoa egin zen, horrek komunikabideen atentzioa eta ondorioz gizartearena zekarrelarik.- Ondorioz, erregularizazio prozesu berri bat ireki zen 1991. urtean. Oraingoan, marrokiar komunitatea zen gehiengoa, ondotik europar langileak zeudelarik.Politika berri honek ondorengo arrazoietan dauka bere oinarria:-Atzerritik etorritako langileen premia. Langabezia egoera erreala izan arren, badaude hainbat lanpostu betetzeko zailak suertatzen direnak, eta badaude hainbat ekonomi alderdi, lanpostu horien menpe daudenak.-Etorkinen immigrazio fluxuak modu zuzen batez bideratzeko beharra.  Etorkinen sarrera erritmoa, harrera gizartearen lan premiaren araberakoa izan dadila. Horretarako, bijilantzia eta kontrol neurriak gehitu beharko badira ere.-Estatuan bizi diren etorkinen integrazioa erraztea, hori elkarbizitzarako onura izanen baita.Azken puntu hau egia bihurtzeko, 1994. urtean Etorkinen integraziorako Plana abian jarri zen, eta 1996. Legearen Araudia berrikusi eta berraldatu zen helburu honekin: etorkinen hainbat eskubide kontutan hartzea eta baimen luzeagoak ematea etorkinen egonkortasuna erraztearren.    Produkzio sektoreen eskaintza eta lan eskaeraren arteko konexio falta izan da helburu hau ez lortzearen arrazoia. Hala, gurean dauden pertsona etorkinen erregularizazio prozesu bat bilakatu da, bai era irregularrean sartu direlako, edota zeukaten baimena berritzerik izan ez dutelako..... (Jarraituko du)