Txertoen gaia oso eztabaidatua da, iritzi ezberdin ugari daude. Informazio sakona lortzea aholkatzen da bai aldekoa, baita kontrakoa ere. Hortik aurrera, pertsonalki egokien deritzoguna aukeratuko dugu, edo kontzientziak aholkatzen diguna. Oso erabaki pertsonala da, eta ez da inor epaitu behar. Gaur egun informazio asko dago aukeran, baita gure seme-alabak txertatzeak dakarrena erakutsiko diguten elkarte eta talde pila bat. Ez dezagun gai hau azken unera arte utzi. Haurdunaldian, komenigarria da informatzea eta bikotekidearekin hitz egitea. Horrela, txertoa emateko (edo ez emateko) unea iristen denean arduraz eta koherentziaz jokatu ahal izango dugu, inoren presioa sentitu gabe. Froga ugari dago ohikoenak diren txertoen ziurtasun eza azaltzen dutenak. Zientzia konbentzionalaren desio eta esanen kontra, txertoak ez dira hain ziurrak ez eta sinestarazi nahi diguten bezain eraginkorrak ere; interes ekonomikoak ere oso handiak dira. Txertoak kale egin duen hainbat kasu azaltzen diren literatura klinikoa ugaria da. Baina nahiz eta dokumentu horiek oso ezagunak izan, iritzi publikoaren esku jartzea zaila izan da. Txertoak gaixotasun askoren jaitsieraren arduradunak direla berresten da; gaixotasun horietako asko eta asko baina (elgorria, esaterako), milaka urtetan ezin izan dira desagerrarazi. Populazioaren derrigorrezko txertatzearen kontra dauden medikuek, berriz, estatistikak manipulatuak daudela diote, eta arrisku handiko eremuetan -Afrikako herrialde askotan esaterako- benetako gaitza osasunarentzat hain garrantzitsuak diren osagaiak (ur korrontea, saneamendua, higiene pertsonala, oinarrizko elikadura jarraitua, e.a.) falta direla dela. Hala bada, gaixotasun "txertagarri" batzuk gizarte-osasun defizitarioaren ondorioa baino ez lirateke izango.