Joan den astean zehar Mugarik Gabe elkarteko gure lagunek María Quishpe andrea aurkeztu ziguten. María Ekuadorreko Mujeres por la Vida (Emakumeak bizitzaren alde) mugimenduaren kide da. Erakunde horrek hamar urte baino gehiago daramatza lanean Ekuadorreko hiri handietako auzo pobreetan bertako bizi baldintzak hobetzeko, bai emakumezkoenak, baita, oro har, komunitate guztiarenak ere.REASeko talde zabal bati eskainitako hitzaldian, berak azaldu zigun orain arte bere lana bere taldeko pertsonei kultura, politika eta lidergo prestakuntza ematea izan zela. Bestalde, gizartearen parte hartzea hobeki egituratzeko antolatu dira, haiengan eragina duten kontuetan esku hartu ahal izateko, esaterako etxebizitzaren kontuan. Eta, halaber, Elkartasun Ekonomiaren egiturak eratzen ari dira, besteak beste, kontsumo kooperatibak sortuz.Guk Elkartasun Ekonomiaren garapenaren prozesua Ekuadorren zer iruditzen zitzaion galdetu genion; izan ere, herrialde hori lehenbizikoa izan da bere ekonomia Elkartasun Ekonomia gisa definitzen, kontzeptu hori agertzen baita bertako Konstituzioan). Berak Correak bultzatutako konstituzioari bere taldeak babesa eman ziola azaldu zigun, eta baita Elkartasun Ekonomia zer den askoz gehiago argitu eta zehaztu behar dela esan ere.Maríaren ustez, Elkartasun Ekonomia, elkartasuna, beste gizarte eredu bat bultzatzen duena da. Egoera kaskarrenetan dauden sektoreei aurrera egiten laguntzen diena, gizartea benetan aldatzen duen huraxe. REASek bat egiten du hausnarketa horrekin eta uste dugu gainerako gizarteari helarazi behar diogula mezu hori. Are gehiago kapitalismoaren produktu asko eta asko elkartasunezkoak omen diren honetan, gogoratu behar dugu benetako elkartasuna gizartearen eredu berri bat dakarrena dela.