POZTU EGIN BEHAR AL GARA?

Luziano Agirre Goikoetxea 2009ko ots. 27a, 00:00
Badirudi azken aldi honetan ahotsen bat altxatzen dela, zuen artean, MAKROASTAKERIA honen aurrean. Ze poza!! Badirudi denbora asko pasatu dela, J.J. Agirre eta besteok, zuekin batera bildu ginela, Altsasuko Udalean, eta gaur ematen dituzuen arrazoi berberak eman genizkizuela proiektu horri ezetza emateko.Baina ez da, inolaz ere, hainbeste pasatu.Orain konturatu zarete Pisuerga ibaia Valladolidetik pasatzen dela, gure aldamenek esan ohi duten bezala? Badirudi zuek sustatzen duzuen ezinezko koalizio horren ekimen politiko guztiak horretan oinarritzen direla: "ezker abertzaleak ezetz esaten badio, guk baietz esan behar, hala edo nola, baina baietz. Eta noski, alderantziz, beraiek zerbaiti baietz esaten badiote, guk ezetz esan behar".Eta orain, nork konponduko du zuen taldekideek, harropuzkeriaz, eman dituzten aurrerapausoen ondorioak? Negargarria bilakatzen da ikustea nola Urdiaingo, Altsasuko eta Nafarroako Na-Bairen arduradunek baietz esan dioten proiektu horri, zer den ere jakin gabe. Proiektua bera irakurri ere egin gabe. Eta Urdiaingoek, gainera, ez dutela irakurri aitortu egiten dute!!!Zuen burua ezkertiar eta aurrerakoitzat izango duzue baina ederki egin diozue betiko eskubiko "kazikillo"ei lan zikina. Ederki...