EUSKALGINTZAREN NORABIDEA

Aizpea Euskara Taldea 2009ko ots. 27a, 00:00

Euskararen egoera azterketa egiterakoan, bi estrategia oso desberdin atzematen dira . Alde batetik, Kontseiluak eta horren inguruan dauden talde eta entitateek gidatzen duten jardunean. Ausardia, bultzada  eta jauzi kualitatikoa eman beharra, hor dago Bai Euskara egitasmotik Euskaraz Bai azken planteamentura egin den jauzia. Nolabait esateko: garaia da gauzak aldatzeko eta aurrerapausoak emateko eta aurrerapauso ausartak. Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen egitasmoan prozesu progresiboa, mugatu eta poliki-poliki joan beharra . Hor kokatu behar dugun Pixka bat es mucho. Kanpaina pobre eta nekez ulertzeko modukoa. EAJ alderdiak bultzatutako bidea, baina ez berak bakarrik, badirudielako alderdi eta entitate gehiago prest daudela joateko bide honetatik. Nafarraoko Gobernuak eta Euskarabideak ez dauka ez egitasmorik ez plangintzarik. Hauendako Euskara, museoarendako hizkuntza bitxia eta garai batean zenbait nafarrek hitz egindako hizkuntza dela. Eta Sakanan, zer ? Euskara taldeek, Udalek eta Sakanako Mankomunitatea non kokatzen dira ? Zeren alde egiten dute ? Zeren estrategiaren alde daude ? Nola ulertu daiteke Sakanako Mankomunitateak ez bultzatzea BAI EUSKARARI egitasmoa ? Nola ulertu Euskara taldeekin izandako arazoak ?Sakanako Mankomuniteteko Euskara Batzordean izandako arazoak eta istiluak ez dute lagundu eta ez dute sortu giroa gauzak aztertzeko eta dinamika berriak hartzeko. Eta hartutakoak uste dugu ez direla joan bide emankorrenean. Kontseiluak ere askotan aholkatu duen moduan lan eraginkorra izateko Udalek, Mankomuniteteak eta herrietako euskara taldeek adostu beharreko estrategia izan behar dugu helburu. Kasu honetan ere lan zaila eta konplikatua. Bestenaz,  akabo.