IRUZURREI AURRE EGIN! ESKOLAK EUSKALDUNDU BEHAR DU!

Haizea Ramirez de Alda eta Anaitz Igoa Goñi 2009ko mar. 6a, 00:00

Euskal Herria, Euskararen Herria bizileku dugun lurralde honetan, hizkuntza zapalketa eta ezabaketa egoera batean bizi gara. Euskara bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen da, legedietan ez dauka dagokion ofizialtasunik. Egunez egun, euskaldunon hizkuntza eskubideak zapaltzen ari zaizkigu.Horren eredu garbietako bat hezkuntzan ikus dezakegu: gaur egun, 3 umeetatik 2 ez da euskalduntzen. Ez al da euskararen ezagutza guztion eskubidea?Nafarroan aurkitzen dugun egoera tamalgarria da: · Hello! Haur Eskolak, A, B, G eta TILeredua: Euskarazko haur eskolen beharra gero eta nabariagoa da eta D ereduko ikastetxeak gainezka daude. Administrazioaren erabakia ordea Hello! Ingelerako haur eskolak ireki, TIL ereduko ikastetxe berriak eraiki eta "ingelera eta erdera menperatzea" helburu izango duen eredu bakarraren bila joatea da.· Lanbide heziketa, goi mailako ikasketak eta unibertsitatea: Euskaraz ikasteko eskubidea erabat urratua dago. Euskarazko eskaintza hutsaren hurrena da, eta ez dira benetan euskaldunduko dituen proposamenik aurreikusten.Sakanako egoera ere ez da xamurra 13 ikastetxeetatik 8tan inposatzen zaigu "A" eredua eta batean  "B" eredua ere. Lanbide heziketan euskaraz ikastea ezinezkoa zaigu. Hau dela eta, azken urteotan bezala, Sakanako ikasleen %24 inguru ikastetxetik euskaldundu gabe aterako da.Aski argi dakigu zein den Nafarroako Gobernuaren hautua eta horren ondorioz herri aldarrikapen sendo bat bultzatu behar dugu egoera larri honi buelta emateko, iruzurrei aurre egiteko. Iruzurrak albo batera utzi eta hizkuntza zein hezkuntza eskubideak berma daitezen bide berriak irekitzea exijitzen dugu!Euskal Herrian Euskarazek deialdia luzatzen dizuegu gaur, ostirala, arratsaldeko seietan, Iruñean, autobus geltoki zaharretik aterako den manifestaziora joateko.Euskara menpekotik lehentasunezkora!!!