Abenduaren bukaeran elkarrizketa bat argitaratu zen Guaixen. Elkarrizketa horretan, urte berriarekin batera Hala Bedi irratia Sakanan entzungo zela jakinarazi genuen. Zoritxarrez, epeekin aurreratu egin ginen. Izan ere, oraindik ez da Hala Bedi entzuten gure bailaran. Horrelakoetan askotan atzerapenak izaten dira, eta oraingoan gu ez gara salbuespena izan. Arazo tekniko batzuk direla eta momentuz ezin da Hala Bedi irratia Sakanan entzun. Gure asmoa aste santua aurretik dena prest izatea da. Hala ere, irrati librea entzuteko moduan dagoenean, kartelen bidez, eta Guaixen argitaratuko dugun ohar baten bidez jakinaraziko dizuegu.Gogoratu, 90.6 zenbakian entzungo dela Hala Bedi eta martxan jarri eta berehala Hala Belarrien bazkidetza kanpaina abiaraziko dugula irratiaren mantenua bermatzeko.