Azken hil hauetan, PSOEk abortoaren arautegia aldatzeko gaia jorratzeari ekin dio. Antza denez, lege proposamen berri honek haurdunaldiaren lehen 14 asteetan abortatzeko aukera emanen du. Arautegi horrek, jende ugariren esanetan dagoeneko zaharkitua, ez gaitu inoiz bete. Izan ere mugatua da; emakumeon eskubideak epaitzen ditu eta ez du bermatzen abortua osasun publikoan segurtasunarekin, doakotasunarekin eta atentzio osoarekin eginen dela. Beste pertsona batzuen iritziaren eta erabakiaren menpe jartzen du, ordea.Gure ustez, zilegitasun, segurtasun eta legalizatzeko egoeran egin behar da. Administrazioari dagokio emakumeon erabakiak praktikara eraman ahal izateko benetako neurriak jartzea.Ez gara hutsetik abiatzen. Urteak dira abortua partzialki despenelizatu zuen legedia nozitzen dugula. Argi egon beharko luke historikoa den "Nire Gorputza nirea da" baina sistema patriarkalak gure sexualitate eta ugaltzearen bitartez emakumeon bizitzak erabat kontrolatzen ditu.Honengatik guztiarengatik, Altsasuko Feministak, abortoari dagokionez, nabarmendu nahi dugu emakumeok gure gorputzen eta sexualitatearen jabe izan behar dugula inongo inposaketarik gabe. Gure ugalketaz guk geuk erabaki behar dugu, ez beste inork. Gure gorputzaren kontrola izatearen aldeko borrokan jarraituko dugu, martxoaren 8an ere bai.