Joan den astean jakin izan genuen Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak beraien Abiadura Handiko Trenen lotura berraktibatzen saiatzen ari direla. Dakizuen bezala, AHT nafarra Sakana osoa zeharkatzera heldu daiteke. Litekeena da trazatuak Errotzetik sartu eta Altsasuraino jotzea. Lizarrustitik edo Irañetatik Aralar gurutzatuko luketen trazatuak ere aukeren artean daude. Trazatu berri hau eginen balitz trintxera berri bat zabalduko litzateke gure haranean, jada goi-tentsio linea, trena, errepide eta autobia bezalako azpiegiturez saturatua dagoen haranean, hain zuzen ere.Mugimendu hau Nafarroako Gobernuak AHTaren Erriberako lanak (atzerapen handiz doazenak) berraktibatu dituenean egin da. Baita AHT nafarra indartu nahian lehendakari andrea Sustapeneko ministroarekin bildu denean ere. Bestalde, eraikitzeke dauden tarteetan, AHTak garraiatzeko ohiko trenaren bidea erabili beharko dela onartu du gobernuak. Sustrai taldean galdera hauek datozkigu burura: ez al litzateke hobea azpiegitura horrek balio dituen milaka milioi horiek eta eragiten dituen ingurumen kalteak aurreztea? Ez al litzateke hobea tren garraioa hobetzeko dugun burdinbidea berritzea eta kito?Bien bitartean, Sakanatik hurbil, Anue eta Lantz haranetan, kezkarik gabeko enpresari batzuk baliabide naturalekin negozioa egin nahian dabiltza. Aritzu kontzeju txikiko mendian ofita harria (AHTaren ibilbidea egiteko beharrezkoa dena) ateratzeko baimena eskatu dute. Sustrai Erakuntza ingurumena deuseztatuko lukeen saiakera berri hau eragozten laguntzen saiatuko da