Sakanako hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio Programetara iritsi zaigun azkeneko proposamena "zerbitzu arduratsua" izan da; eta honetan buru belarri ari gara bere berri izan genuenetik. Lantzen ari garen programa hau ostalaritzako arloari zuzenduta dago eta "Ostalaritzako Jardunbide Egokien Kodea" lantzeko aukera ematen du.Oraindik proiektu hau esperientzia pilotoa da eta Estatuko probintzia batzuetan lantzen ari dira, Nafarroan barne."Zerbitzu arduratsua" programaren helburua aisialdi segurua eta kalitatezkoa sustatzea da; alkoholari eta beste drogei dagokienez informazioa eskuratuz eta bezeroen aurrean izan daitezkeen jokabide trebetasunak landuz. Alde batetik, arriskuak saihesteko eta bestetik, alkohola kontsumitu duten pertsonekin esku-hartzeko. Horretarako ostalaritzako langileen kolektiboari formazio bat eskainiko diegu eta Praktika Onen Kodea lortzeko helburuarekin lan egingo dugu.Formazioa hamar ordukoa izanen da, hauetatik lau ordu presentzialak eta beste sei ordu on-line. Azkenik, ostalaritza eta aisialdi enpresek Kalitatezko Aisialdi programaren barruan dauden akreditazioa eskuratuko dute.Momentuz ostalarien parte hartzea borondatezkoa da, baina dirudienez, aurreikusten da etorkizunean derrigorrezkoa izango dela "janaria erabiltzeko karneta"rekin gertatu den bezala.Prebentzio programatik pentsatzen dugu ostalaritza sektoreak garrantzi handia duela prebentzio arloan, baina ikusten dugu gaur egungo egoera ere ez dela onena aparteko esfortzua eskatzeko. Horregatik, eskertzen dugu ostalarien parte hartzea eta espero dugu formazio hau beraientzat baliozkoa izatea, besteak beste, sektorean lanean ari diren profesionalen artean elkartzeko aukera izateagatik, lehen sorospenean formazio txikia jasoko dutelako eta egoera zailetan nola esku-hartu ikusteko aukera emango duelako.