Berrialagun izateko arrazoi pare bat

Pello Urzelai 2013ko mai. 10a, 00:00

Datorren garagarrilaren 21ean, 10 urte beteko ditu Berria egunkariak, eta irakurleekin batera ospatu nahi izan dugu. Ospatu bai, baina etorkizunera begira jarrita, hamarnaka betetzen jarraitu nahi dugulako. Eta Berriaren etorkizuna oparo bihurtzeko, Berrialagunak biltzeari ekin diogu. Zer da Berrialaguna izatea? Honela laburbilduko nuke: Berriak bere zeregin informatiboa, kulturala eta euskararen aldekoa egiten jarraitzea nahi duena eta horren alde urtero ekarpen ekonomiko bat egiten duena da Berrialaguna.Zertarako balio du Berrialagun izateak? Batetik, Berria Taldearen komunikazio proiektua mantentzeko. Berria egunkaria eta bere edizio digitala (www.berria.info) dira komunikazio proiektu horren ardatz nagusiak. Baina hori baino askoz gehiago ere bada: euskararen normalizaziorako tresna den Kontseiluaren parte, kultur eragile, herrialdeetako tokiko informazioa (Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Hitzak), eskualdeetako tokiko informazioaren aldeko Hitza proiektuen parte, haurren heziketaren laguntzaile (Mantangorri), Hamaika Telebistaren parte, iritzi-emaile zorrotz eta independente, ekimenen bultzatzaile... Berrialaguna izateak proiektu horiek guztiak aurrera ateratzeko balio du. Berrialagunen ekarpena funtsezkoa da Euskal Herri osorako sortutako komunikazio proiektu bilduma hau garatu ahal izateko.Bestetik, Berria erraz eskuratzeko balio du Berrialagun izateak. Aukeran: etxean edo etxe ondoko kioskoan paperean jasotzeko edo pdf bertsioan jaso eta irakurtzeko. Eta, horrekin batera, bazkide gisa eskaintzak eta zozketak baliatzeko: sarrerak, jatetxeak, egonaldiak, bidaiak... Egin zaitez Berrialagun eta segi dezagun hamarnaka kontatzen.