Jipoi berri bat / Barau eguna egiten ari dira astean behin kartzela guztietan / Katxeatu egin nahi izan zituzten familiartekoak: bisitarik gabe geratu ziren. / Bi istripu berri. / Aita hil eta hamabi egunera ekarri dute Manex Castro senideengana, bidean egin ditu 12 egunok. / Oroitz eta Lierni preso bikotea guraso izan dira, baina 7 hilabete ondoren aitak ez du haurra ezagutzen / Elkartasun Eguna Etxarrin: egun betea izan zen / 11 dira 6 aske geratu direnak, 18 atxilotuak, bizi guztirako kondena 1, estradizioak 2. Urtebetetzeak Poxtiñak, Asierrek eta Hodeik: ZORIONAK. Asier: Ikasten darrai. Hodei: bakartuta ondoren, lagunekin da modulu berri batean; ikasten darrai. Luis: Aurrez aurreko bisitarik gabe utzi zuten ama nortasun-agiria kadukatu zitzaiola aitzakiaz. Poxtiña: Ukatu egin diote Parot Dotrinaren kontrako alegazioa.Luis Peña, hil egin da, isilpean eduki zuten ospitalean, aurkitu egin behar izan zuen familiak, hil eta 12 ordura bisitatzera joan zirenean jakin zuen familiak hilik zegoela.Torturaren Europako Kontseiluak sinesgarritzat eman ditu Espainiako poliziak eragindako torturak. Espainiako Torturaren Prebentziorako Taldeak ere tortura eta tratu txarren 29 egoera kasu antz eman ditu joan den urtean Euskal Herrian, 68 pertsonei eraginez.Sarekada berri bat: 6 atxilotu. Horrela estali nahi ditu bere ezinak, gabeziak eta beldurrak Gobernuak. Baina gu ez gara geure bidetik pauso-erdirik ere aterako.Oiartzungo herritar talde batek presoen aldeko bi maratoi antolatu ditu. Bat oso erraza. Ekainaren 2rako. Parte-hartze librea. Bidea laster egiteko etxera bidean.