Antsietate krisi bat izan dutenek badakite oso ongi, sentitzen dituzten sentsazio fisikoak oso fuerteak direla eta zerbait txarra pasatu behar zaiela sentitzen dute; askok, bihotzekoak eman behar diela eta hil behar dutela uste dute, bihotz taupadak oso handiak direlako. Itto egingo direla sentitzen dute eta bularreko mina, botalarria, beldurra, negarra, dardarak, izerdia, erotuko direnaren sentsazioa...edukitzea ere ohikoak dira.Jakin behar da, nahiz eta sentsazio oso fuerteak izan, pertsona arriskutik kanpo dagoela.Hona hemen krisia gertatzen den momenturako gomendio batzuk:1- Lehenik eta behin, onartu gertatzen ari zaiguna antsietate krisi bat dela eta hurrengo minutuetan sintoma horiek sentituko ditugula. Sintoma horiek oso desatseginak izan arren, ez dira arriskutsuak, ez eta kaltegarriak ere. Geure buruari mezu hau igorri behar diogu, arduratzeko motiborik ez dagoela esanez eta sentsazio horiek pasatu arte itxaron beharko genuke.2- Gure atentzioa kanpoko gauzetan jarri behar dugu: zerbait ukitu, musika entzun, abestu, mugitu, norbaitekin hitz egin, zerbait atseginean pentsatu...3- Hiperbentilazioari aurre egin: antsietate krisietan gertatzen den oinarrizko mekanismo bat delako. Honetarako, arnasketa kontrolatzeko teknikak erabili ditzakegu, azalekoa eta azkarra den arnasketa, sakonekoa eta erregularra bihurtu dadin. Dena den, hiperbentilazioari aurre egiteko modurik azkarrena, gure gorputzean karbono dioxidoa sartzean datza. Hona modu batzuk hori egiteko:- Sudurreko zulo bat tapatu eta bestearekin arnasa hartu.- Ezpainak pixka bat ireki eta arnasa ahotik hartu, kandela bat itzaltzen egongo bagina bezala.- Boltsa bat hartu eta ahoa eta sudurra barne ditugula arnasa bere baitan hartu, lasaiago sentitzen garen arte. Dena den, gehiegizko erabilera ez egin, gure karbono dioxidoa bortizki igo daitekeelako.Estrategia hauek, antsietate krisia gehiagora ez joateko modu bat dira, baina oso larri ikusten badugu geure burua, larrialdietara jo. Dena den, egoera hauek maiz errepikatzen badira, zerbait ondo ez dihoan seinale dira eta profesional bati laguntza eskatzea pentsatu beharko genuke.