Orain dela mende luze bat, komunismoak Errusian bere bidea asmatu zuen. Europako gerrak zirela eta komunismoaren internazionaltasuna isolatu zen muga nazionaletan ixteko. Hori dela eta, komunismoaren bertsio ezberdinak sortu ziren: Errusian, Txinan, Kuban... Kapitalismoak eta komunismoak polarizatutako mundu hartan, sozialismoak, sozial-demokraziak eta laborismoak ere bere bidea egin zuten XX. mendean, liberal kapitalismo soziala azpimarratzeko.XX. mendean, krisi ezberdinak izan ziren, bai petrolio gerrak, Ekialde Ertainean, bai ekonomi krisi dexente, herrialdeen artean konpetentzian jolastu nahian globalizazioa garaian. Azken krisia 2008koa da. Banku eta finantza ingeniaritzak asmatutako azken krisi honek, denok pobreago bihurtu gaitu, aspaldi ahaztutako miseriak berriro aurrean izateko.Baina honek ere, kriston krisi politikoa dakar, eta gaur egun, dena hankaz gora dago. Frantzian orain dela gutxi Hollandek esan zuen: "krisiak Europako gobernu guztiak merendatuko ditu". Troika deitzen denak, hori egiten ari da, eta Frantzia merendatzeko bidean daude. Orain dela 24 urte, komunismoa merendatua izan zen. Eta sozialismo antzekoak merendatuak izanen dira ere? Hala dirudi.