Altsasuren egoera arretaz behatzen badugu, kezkatzeko modukoa da, asko gainera. %25eko langabezia indizearekin 800 pertsona edo gehiago, ez da onargarria agintariek neurri aringarriak eta doitasunezkoak ez hartzea. Lanik ez badago, ez dago soldatarik edo saririk, soldatarik ez badago oinarrizkoa eta beharrezkoa besterik ez da kontsumitzen egunerokoari ahal bezala aurre egiteko.Nafarroako herri batzuetan, irizpide egokiz, haien festak egun bat moztea erabaki dute, eta diru hori herritar guztiendako premiazkoagoak diren gaietara bideratu dute. Altsasun, talderen batek proposatu badu ere, ez da ongi onartua eta, gainera, festa gehienetan beti daude festen aurreko bi egun. Eskerrak gurasoak eta aiton-amonak ere seme-alaba eta ilobei paga emateko daudela. Moralki, etikoki eta laguntzarik ez dutenekiko elkartasunagatik, agintari guztiek eta udalak ere, enplegua sustatzeari indar gehiago eskaini beharko liokete, lan-nitxoak opatzea, enpresak herrian kokatzeko eta ekonomia berpizteko abantailak eta lurra eskaini, dagoen egoerarekin premia handia baitugu.Ez gaude inolako festaren kontra, baina diru publikoa, are gehiago egoera honetan, irizpide onarekin gastatu behar da eta beharrak lehenetsiz, herritar guztiak asetzeko.