PSOE eta errausketa zementu-fabriketan

3MB 2013ko mai. 24a, 00:00

Morata de Tajuña Madril probintziako herria da eta bertan dauka Portland-ek beste zementu-fabrika bat. Aspalditik daramate bertan, Portland-ek hondakinak errausteko edo euren hitzetan "energía balioztatzeko" proiektuaren aurka borroka eredugarria eta gogorra. FCCren zementu fabrikak Moratan erre nahi dituen hondakinak, hemen Portland-ek dagoeneko, Olaztiko udal autonomia zapalduz, baimendurik dauzkan berberak dira, pneumatikoak, plastikoak, lohiak, zaborra (hondakinetatik eratorritako erregaia deitzen dutena) eta abar. Berriki Madrileko sozialistak, beren alderdiko kongresuan zementu-fabriketan hondakinak erretzearen aurka agertu zirenak, Madrileko PP-ko Ignacio Gonzálezen Gobernuari, Morata de Tajuñan hondakinak tratatzeko proiektuaren inguruan "serioski hausnartzeko" eskatu zioten, bertako biztanleen osasunerako eta ingurumenerako kaltegarria izan daitekeelako.Era berean, Sagunton, UGT eta CCOO sindikatuak, bertako zementu-fabriketan hondakinak erraustearen aurka azaldu dira, PSV (Valentziako Alderdi Sozialista) bezalaxe.PSOEren Ingurumen arduradun den Hugo Moranek, hondakinak zementu-fabriketan erraustea azken aukera zela adierazi zuen, ez daudelako jarduera hori burutzeko errauskailu edo balioztatze energetiko plantak bezain ongi prestatuak.Nafarroan, PSNren Tuterako eta Tafallako udal taldeak, eskualde horietan hondakinak erraustearen aurka azaldu ziren, jarduera horretarako bereziki eraikitako azken teknologiadun plantak erabili nahi baziren ere. PSNk, Olaztin, udalean zituen bi zinegotzi kanporatu egin ditu, hondakinak herrian erraustearen aurka agertzeagatik, eta UGT aldiz, enpresa estutzen ari da inguruko herritarren borondatearen aurka errausten has dadin. Alderdi horri eta sindikatu horri, Sakanan zer egin nahi duen aztertzeko eta "hausnarketa serioa" egiteko eskatu beharko genioke.http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es