Elikagaien jasotze kanpaina

Caritas 2013ko mai. 31a, 00:00

Orain dela hilabete batzuk Guaixe aldizkariaren bidez eskerrak ematen genizkizuen IruÃako Elikagai Bankuak Nafarroa osoan antolatutako elikagai bilketa kanpainan parte hartu zenuten guztioi. Gaur Guaixeren bidez, berriro ere, maiatzak 31n eta ekainak 1ean IruÃako Elikagai Bankuak elikagaien jasotze kanpaina berria antolatu duela kontatu nahi dizuegu. Oraingoan ere, Nafarroa osoan izango da eta nola ez Altsasun baita ere. Azaroan egindako kanpaina Eroski supermerkatuan bakarrik egin zen, oraingoan, berriz, Netto eta Dia supermerkatuetan ere antolatuko da.Beti bezala, antolakuntza prozesu osoa Elikagai Bankuaren esku dago baina, hala ere, Caritasekoek Altsasuarren laguntza eskatu dute, gure herrian kanpaina hau aurrera ateratzeko. Gure parte hartzea boluntarioen bidez izango da, hau da, egun horietan pertsona boluntarioek jendeak ematen dituen elikagaiak jasotzen egingo dute lan . Horretarako, Caritasen laguntza jasotzen duten pertsonez gehi Altsasuko parrokian izena eman dutenez baliatuko gara.Geratzen zaigun gauza bakarra aldez aurretik eskerrak ematea da eta, bestetik,zuen parte-hartzea eskatzea .