Unea iritsi da, abian jarri dugu erabakitzeko eskubidearen aldeko Euskal Herri mailako herri ekimena. Hiru printzipio oinarri hartuta jarri dugu martxan trena, Euskal Herria Nazio naturala da, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du eta, soilik, Euskal Herroi dagokigu gure etorkizuna erabakitzea. Ziur gaude Euskal Herriarentzat proiektu politiko ezberdinak badirela, baina elkarren artekoen errespetuan oinarrituz, printzipio demokratikoetan ados jartzeko asmoz ari gara lanean. Eskubide bat aldarrikatzera goaz, herri bezala etorkizuna erabakitzeko eskubidea.Ekainaren 8an Ficoban (Irunen) ekimenaren xehetasunak euskal gizarteari aurkeztuko dizkiogu. Ekitaldi irekia izango da, gizarteko sektore guztientzat. Gizartea ekimen honen erdigunean jarri nahi dugu, protagonista. Erabakitzeko eskubidea gai inportanteegia da politikoen esku bakarrik uzteko.Datozen egunotan, herriz herri, auzoz auzo, eskatzen zaigun txoko guztietan gure proposamenaren berri emango dugu. Modu honetan giza ekimen zabal bat artikulatzeko asmoa dugu. Web orri bat ere jarri dugu martxan www.gureeskudago.net Gonbidapena egina dago, Ekainaren 8an goizeko 11etan Ficoban, ager zaitez, gure esku dago!