Sexologoek gure lanean etengabe erabiltzen dugun hitza da plazerra. Behin eta berriro, bai hezkuntzan lan egiten dugunean, baita kontsultara etortzen direnekin lan egiten dugunean, plazerra eta gozamena izaten dira lanaren izpide. Hau da, gure lanarekin norberak bere gorputza ezagutu dezan eta ongi izate eta gozamenarekin lotutako ohiturak sustatzen saiatzen gara. Honetarako, gure gorputzari erreparatu, entzun eta behar duena eskeini besterik ez da egin behar baina askotan ez da hain erraza suertatzen.Gizaki sexutuak garela, askotan entzun ohi dugu, eta sexutuak izatea esan nahi du, gorputza dugula, eta hau ezberdintzen gaituen ezaugarriz beteta dagoela esan nahi du, berezi eta banakoak egiten gaituztenak. Ezberdinak eta bakarrak izanik , badugu amankomunean ezaugarri bat. Hau da, gorputza edukitzeak, gogo sexuala dugula adierazten du, eta beraz plazerra eta disfrutatzeko gaitasuna dugula ere.Gogoa eta plazerra, gorputzak berezkoak dituen ezaugarriak dira, pertsona guztiak ditugun aukerak. Amankomuneko ezaugarri izanik, gusto ezberdinak ditugu, eta horrela plazerra eta gozamena ez dizkigute gauza berdinak ematen, eta gogo sexuala sentitzerakoan ere ez gaude gauza berdinetan pentsatzen. Horrela,batzuk praktika sexual zehatz batzuk nahiago dituzte, eta beste batzuk beste batzuk...eta hauek eguna eta momentuaren arabera alda daitezke..Gure plazer guneak eraikitzeko, eta gure gogo sexuala ezagutzeko, ezinbestekoa dugu gure gorputzari erreparatzea, nola gauden entzutea, eta ongisentitzea helburua izanda, ondo eta gustora sentiarazten digun harremanak eraikitzea, eta sustatzea.Gogoratu, berezko ditugun gaitasunak, eta pentsatu azalaratzeko ez dugula kanpora begiratu behar gure barrura baizik. Horrela, barrura begiratuz,gure nahia eta beharrekin topo eginez, bakarkako lana egiteaz gain, bidelagunak aukeratu ditzazkegu, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko. Batzuetan, bidelagunak epe motzekoak izaten dira, beste batzuetan luze irauten dute. Bide honetan, jakin beharrekoa da, zer eta nola nahi dugun, zer desiatzen dugun, zer gauzak gustatzen zaizkidan, eta abar... Horrela, gure gogoa agertzerakoan ahalik eta argienak baldin bagara errazago ulertu gaitezkelako.