Gastuak gutxitu nahi ditu Gobernuak, horretarako asko dutenei kendu ordez ahulenok eraso gaituzte. Irakaskuntzan, osasungintzan, kulturan eta behartsuei laguntzetan ezarri dituzte orain arte murrizketak. Nagusioi gure ekonomia ahalmena gutxitzen joan dira, botikak ordainaraziz gain gaixo kroniko, protesi eta menpekotasun ezberdinak dituztenei sufrimendua eta marjinazioa ezarriz. Beldur ginen eta etorri da, pentsioak eta pentsiodunak eraso dituzte orain. Gehitu eginen omen da zaharren kopurua, gehiago biziko omen gara gainera, eta horrek hondatuko omen du Segurtasun Soziala. Erretirorako adina luzatu, aurrejubilazioak oztopatu, eta denen ahotan dagoen delako “sostenibilitatea†ezartzea dute helburu. “Sostenibilitateaâ€: Segurtasun Sozialaren iraunkortasuna edo sostengarritasuna segurtatu behar dela esan nahi du, hau da pentsioak ez dira prezioen arabera eguneratuko; horrez gain pentsiook arras eta azkar murriztu, gutxitu, eginen dituzte, ekonomiaren agindura. Ez dute golpera eginen, gradualki baizik, poliki-poliki, bai denboran bai kantitatean ere, orain arte bezala baina gordinago. Gure gaurko eta gerokoen pentsioak daude jokoan. Pentsio pribatuak bultzatzen ditu sistema berriak, finantza taldeen onurarako. Oraindik areago pobretu nahi gaituzte. Gure zahartzaroa gaiztotuko dute. Pentsio sistema publiko duina, zuzena eta iraunkorra da defendatu behar duguna. Gure bizitzako azken zati hau osasuntsu, babestuta, eta segurtasunean bizitzeko eskubidea defendatzen dugu. Gure   erretiro urteak duintasunez bizi ahal izateko, elkartuta, borrokatu behar gara.