Ameriketako Estatu Batuetako ereduak

Aingeru Mikeo 2013ko eka. 7a, 00:00

Aurreko batean, Berria egunkariko gehigarrian irakurri nuen: Ameriketako Estatu Batuetako ikasleek, ikasketak amaitzean, batez beste, 19.000 euroko zorra izaten dutela maileguetan. Ziurrenik, juxtuen dabiltzanek bikoitza izanen dute. Horietatik %10 ordaindu ezinik, lanbideak ikasitakoarekin ez du zerikusirik, eta bizimodua erabat baldintzaturik. Azken, 30 urtetan matrikula tasa %945 igo omen da, soldatak halako hamar. Mailegu burbuila honetan 725.000 milioiko zorra omen dago, adreiluarena baino okerragoa izaten ahal dena. Nonbait, egoera honetara ailegatu dira estatuak murrizketa nabarmenak egin dituelako hezkuntzan. Orain, kezkatzen hasiak dira, baina, batez ere, finantziazio erakundeak maileguak kobratzeko arazoak izaten hasi direnean. AEBn produktu gordinaren %19,4 bideratzen omen da hezkuntzara, Estatu espainiarrean %29 eta Belgikan %45.Horixe da zerbitzu publikoak pribatizatzearen aldeko gezurra: hasiera bateko eraginkortasunaren goxokia; behin liberalitzatuta, prezioen igoera abusiboa; negozio jabeen irabazi lukratiboak; elite batentzat estatusa; eta jende xumearentzak ezintasuna. Eta noizbait sektoreak galerak baditu, estatuaren interbentzioa diru publikoarekin.‘Arlo publikoaren gehiegizko gastuak eta funtzionario alferrak’ liberalizazioaren alde egiten dutenen leloa. Ezinbesteko neurriak omen direnak, gezurrarenak dira. Gizartearen aberastasuna egon badago, baina gutxi batzuek bahituta dago.aingerumi@gmail.com