Bilduren azken INFORMATZEN-en zabaldutako asmakerien eta faltsukerien aurrean, IUtik lau gauza gezurtatu nahi ditugu: 1. Legegintzaldi hasieran Bilduk Ogasun Presidentzia eskaini zidan, baina soilik eguneroko sinadura emateko eta gutxi gehiago. Bistan denez, duintasunagatik ez nuen haien eskaintza eskuzabala onartu. 2. Ogasunari uko egitean, Osasun Kontseiluaren Presiditzea eskaini zidaten eta onartu eta eratzeko lan egin ondoren, erditik kendu ninduten eta Olaztiko Bilduko zinegotzi bati eman zioten botoa. 3. Guztiz faltsua eta bidegabea da Batzordeetara entzule huts gisa noala esatea. Hainbat proposamen egin ditugu eta ez dituzte kontuan izan, adibidez: kanpotarrei onddoak hartzeagatik tasa jartzea, Dantzalekuko aparkalekuendako tasa edo prezio publikoa jartzea udan eta kanpotarrendako, txabiskeen ordenantza egokitzea kontrolik gabeko zabalkundea eragozteko. 4. Ostiral arratsaldeetan batzordeak ez egiteari buruz, ez da soilik IUren kontua, gainontzeko taldeena ere; quorumik ez delako izan eta bertan behera gelditu behar izan dutelako. Azkenik, tristea da esatea 7 talde politiko dituen udal batean Bilduko 4ak lan guztia eurendako egoztea, batzordeak eta Gobernu Batzordea beharrezkoak direnean, eta oposizioa, leku guztietan bezala, aritu behar duenean; bakarrik Aralarko zinegotzia aipatzea falta izan zaie, preseski batzordeetara eta Tokiko Gobernu Batzordera gehien huts egiten duenetako bat, baina hori beste kontu bat da. Ba hori, dirdira egiten duen guztia ez da urrea eta kontuak garbi. .