Zer da gizatasunaren pozima? Hamaika "gaitzei" aurre egiteko sendagaia da, hala:-Arrazakeriaren sintomen kontrako errezeta-Jarduera xenofoboak paliatzeko prebentzio tratamendua-Desberdintasunen kontrako borrokan indarrak berpizten dituen elikagaiaZertan datza "Gizatasunaren pozimak"? Nola hartu behar da?Uste baino errazagoa da hartzeko, gizaki guztiarendako gomendatua dago, ez dauka osasunarendako kontrako ondoriorik, ezta kalterik. Alderantziz, oso ondorio baikorrak ditu, bihotz-arimarendako batik bat: elkartasuna, abegikortasuna, aniztasunarekiko aitortza, errespetua, arrazakeria egoeren aurrean salaketak jartzeko ausardia, beldur eza........Gainera, norberak har dezake. Ez da gaizki sentitzera itxoin behar, eta ez du inolako sendagileren errezetarik behar.Norberak edonon dagoelarik ere har dezake, sortu eta bere pozima berexia, bere neurrian, sortu eta har dezake. Gizatasuna "pozimaren" osagaiak: -Norberak berarekiko ezberdina den pertsona batekin topo egiten duenean, sabelaldean gertatzen zaionaz, topaketa horrek sortzen dizkion emozioez jabetzea, ohartzea. -Mundu honetan gizaki orok bizitzeko eskubide berdina daukagula gogoratzea eta aldarrikatzea, izan ere, gizaki asko baitago eskubide horretara arrazoi askorengatik iritsi ezin dena.-Gure aldamenekoa, gu bezalako gizaki bezala ikustea eta onartzea: eskubide eta betebehar berdineko gizakia; eta eskubide horien benetako berdintasuna aldarrikatzea-Aniztasunari (bere zentzu zabalean) bihotzeko ateak benetan irekitzea."Pozima" hartzeko modua:Osagaia denak gurekin ditugunean, benetan gure izatean barneratu ditugunean, ezer baino lehen gizakiak PERTSONA moduan hartuko dituen munduaren parte aktiboa izateko gai sentitzen garenean, orduan izango da "pozima" hau zurrutaka edota bat-batean hartzeko unea eta garaia.Dosiak zenbatetan eta nola hartu, bakoitzaren bihotzaren begiek adieraziko diote. Ez duzu/e inolako zalantzarik izanen momentu hori iristen zaizueneanBeraz, eta inolako beldurrik gabe, Bejoin dizuela.