Wert ministroaren bidez, LOMCE delako Hezkuntz Lege berriekin, formula berri bat irekitzen ari da Kataluniako eskoletan gaztelaniaz hezitzeko ala nahi duten ikasle eta familientzat. Honek esan nahi du, orain arte inoiz eta inola hizkuntza eta gutxiengoen eskubideak defendatu ez dutenak, Katalunian gaztelaniaz bizi nahi duten gizabanakoaren eskubideak erreibindikatzeko prest daudela. Eta honen ondorioz, hizkuntza gurutzada berri bat ireki.Hezkuntz sisteman, hizkuntz murgiltzea dela eta, Madrildik gaizki ikusten da Katalunian katalanez hezitzea. Eta naiz eta gaztelaniaren indarra ziurtaturik izan Espaina federakuntza arraro honetan, aniztasunaren izenean, Katalunian gaztelaniaz ikasteko gutxiengoen eskubideak panfleto politiko berria bihurtu zaigu beste argudio politiko eta ekonmikoak estaltzeko.Zergatik kultur bakarreko zaletasun hau? Eta zergatik Espaina bakar bat defendatzaileek ez dute denon gizabanokoaren eskubideak azpimarratzen? Nafarroan gutxiengoen eskubideak defendatzen eta defendatu balira, zenbat eskola eta zerbitzu behar dira euskaldun denen eskubideak errespetatzeko? Hori litzateke benetako hizkuntza eta Kultura zaletasuna izatea. Bestela, 1978ko Konstituzioa errespetatzeko proklama erabiliz, Katalunian gaztelanien eskubideak erreibindikatzen dira. Nafarroan, berriz, euskara eta euskalzaleari dagokien eskubideak, noiz errespetatu dira? Ez da oso demokratikoa baremu ezberdinak erabiltzea bi antzeko kasuetan. Gaztelaniaren tokia, eta gaztelaniarren eskubideak Katalunian erreibindikatzen badira, euskararen lekua eta euskalzalen eskubideak Nafarroan ere kontuan hartu behar dira.