Inoiz ez ditut inauteriak gustukoak izan. Inoiz ulertu ez ditudalako izango da seguru. Gaztetan orduak eta orduak pasatzen nituen mozorroei begira nire barnerako pentsatzen zerk eragiten zuen mundu osoko gazte eta helduk, urtean behin, pertsona desberdin bat izateko nahia izatea. Bazirudien poza ematen ziela, ez dakit zer nolako atsekabez kontsolatzen zituela. Barre egin, abestu, identitate berri batekin berpizten ziren. Nola izan zitekeen pertsona bat gehiago izatea? Zer galtzen ari nintzen?Denbora eta espaziotik urruti, nik ez nekien bizitza bidegabea izan zitekeela. Ez nekien guk disfrutatzen genuena beste batzuentzat txantxa desatsegina izan zitekeenik. Hor ulertu nuen baietz, inauteria ez zela gezurretan ibiltzeko, baizik eta amets egiteko.Inauterien botere onuragarriaz zalantza izan aurretik , Erdi Aroko nekazariek jaun feudalak izatearekin amets egiten zuten. Bizitzearekin, lurrarekin eta honek dakarren nekeekin apurtzearekin. Ez zuten soldatetan pentsatzen, lan hobekuntzatan, gutizi sozialean, berdintasunean... edo behar bada, momentu horretan hasiko ziren, herabeki eta bere moduan, paganoa eta ez oso nabarmena. Telebista pizten dut eta berrietan ikusten dut Slumdog Millonaire-K montai hoberenagatik Oscar bat irabazi duela. Ondoren Bombayko kaleetan dauden dozena bat haur erakusten dituzte, Kodak Theatretik oso urruti, alfonbra gorririk gabe noski, eroak bezala ospatzen; eta orduan, unerako jantzitako mozorro garestiegiak daramatzaten beste irabazleen malkoak eta oihuak erabat trufatuta gelditzen dira.Gaur arte inor ez da ados jarri inauteri hitzaren jatorrian; latinetik etor daiteke, italieratik edo zeltiarretik. Beste mila gauza bezala, inauteria umezurtza da, beraz gauzak aldatu daitezkeela gogoraraziko digun festa bezala adoptatzea proposatzen dut. Gure egutegietan azpimarratzea merezi duen egun bat, auskalo zeini eskerrak emateko, eramaten dugun mozorroa guk nahi duguna dela, eta urtean egun hori iristeko 364 egun itxoiten dutenengatik eskatzeko. Inoiz ez ditut inauteriak gustukoak izan, gaur arte.