Etorkinen eskubideen hobekuntzarako joera 1999. urtearen bukaeran zehaztu zen Atzerritartasun Lege berri batekin. 2000. urteko urtarrilaren 12an 4/2000ko urtarrilaren 11ko Lege Organikoa argitaratu zen, atzerritarren eskubide eta askatasunaz zein integrazio sozialaz diharduen Lege Organikoa.Baina orduan ere, araudiak aurrikusi zuenaren gainetik zeuden migrazio fenomenoaren makina bat arlo hauteman ziren.Hori dela eta, erregularizazio prozesu berri bat ireki zen, 2000 urteko uztailean bukatuko zena. Beti bezala, aurrikusitako eskaeren kopurua motz geratu zen eta horren ondoren beste bi erregularizazio prozesu egin ziren, azkenekoa 2005.ean.Alde guztietara, migrazioz ari garenean, jatorriaren araberako bi migrazio bereizketa nabarmenez ari gara: -Garatutako lurraldeetatik datozen migrazioak, edo "atzerritarrak" deiturikoak, batetik. -Eta "etorkinak", ekonomikoki larriago dauden lurraldeetatik datozen pertsonen migrazioak, bestetik.Etorkin "mota" ezberdinak dauden sinesmena gero eta nabarmenagoa da; batzuekiko onarpena eta besteekiko bazterkeria sozial gardenarekin.Horrek ekarri du toki batetik bestera hainbat pertsonek aurrera daramaten desplazamendua migraziotzat onartua izateko hainbat irizpide bateratzea.Hala, desplazamendu bat migrazio izateko hiru egoera bateratu behar dira:1- Espazioa: migrazioak dakartzan mugimenduak bi muga geografiko esanguratsuen artean izan behar du (udalerri, probintzia, lurralde edota herrialde batetik besterako lurraldaketaz ari gara).2- Denbora: desplazamenduak denboran esanguratsua behar du izan; ez bat-batekoa, alegia.3- Soziala: desplazamenduak aldaketa esanguratsu bat izan behar du ingurune fisiko nola sozialarekiko.Migrazio prozesuek arlo ezberdinen inplikazioa dakarte: hau da, arlo demografikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala edota izatezkoak eraginda izaten dira ia migrazio prozesu oro.