Sasoi honetan, urtero gertatzen den bezala, jarduera, mahainguru, jai eta manifestazioekin batera, eztabaida pizten da: zergatik jarraitu martxoaren 8a ospatzen?Oraindik diskriminazio eta desberdintasun asko dago, eta hori nahikoa da emakume beharginen nazioarteko egunaren ospakizuna aldarrikatzeko.Emakumeen arazoa ukatzea biztanleria pobrearen %70ak duen arazoa ukatzea da, eta mundu honetako biztanleriaren %51 ahaztea da. Herrialde askotan, emakumeek ez dute heredatzeko eskubiderik, egiten duten lan gehiena ez dago ordainduta, %33 eskolagabekoa da.Eta emakumeen eskubideen alde hitz egiteko eta lan egiteko ez da egun bakarra martxoaren 8a, baina bai dela aukera ona euren eskubideen eta gaur egun bizi duten egoerari buruz gogoeta egiteko.Egun gogoangarria 1908ko martxoaren 8a, egun horretan emakume batzuk euren lanpostuetan hil zirelako euren baldintzen hobekuntza eskatzeagatik. Agian, munduko leku askotan emakumeek egiten dituzten aldarrikapenak duela ehun urte inguru egiten zituzten berberak dira, ordukoek gaurkotasuna dute munduan.Eta gure artean, zer gertatzen da? Emakumeak dira lanaldi laburreko 10 lanpostutik 8 bataz beste; gizonezkoek baino %26 gutxiago irabazten dute. Etxeko lanak eta zainketak, funtsean, emakumeen ardurapean daude gaur egun ere. Pobreziak aurpegi hau du: emakume gazte eta etorkina. Horrexegatik, ez gaitezen axolagabekerian geratu. Egun honen esanahia gure etxeetan eta herrietan, lantokietan, ingurunean, gizarte eta politika erakundeetan bultza dezagun berdintasunerako bidea jorratzen jarraitzeko.Azkenean, bide horri eutsiz, emakumeena ez ezik, gizonezkoen benetako poztasuna ere lortuko baitugu eta hori bai dela beharrezkoa, benetan.