Jada mediku naturista edo hijienista guziak eta homeopata gehienak ez daude ados txertoak defentsak igoarazten dituelakoarekin.Aldiz, horietarik askok dio, gurasoek neurri batzuk jarrai ditzaketela haurrak modu eraginkor batean, euren sistema immunitarioa garatzen joan daitezen. Bestalde, salatzen dute handipuztu egiten dela haurren gaixotasun gehienen larritasuna. Esate baterako asko aipatzen da poliomielitisa,Europan izan zuen jazarpena jaitsi egin zelarik derrigorrezko txertaketa onartu zuten herrialdeetan eta berdin derrigorrezkoa ez zenetan. Terapeuta hauek ere beste mito baten kontra borrokatzen saiatzen ari dira, gaixotasunak prebenitzeko bide bakarra txertoak direla alegia.Pertsona eta talde asko dira jadanik txertatzearen derrigortasunaren kontra azaldu direnak. Txertatzeko Askatasunaren Aldeko Ligak dioen bezala: "Ez gaude sistematikoki txertoen aurka, baina bai txertaketa sistematikoaren aurka. Asoziazio honek profesional talde bat dauka lege eta osasun mailan aholkatzeko txertoen eta euren arriskuen inguruan; ikastetxeetako haurren derrigorrezko txertaketa, baita lan mundukoak edo militarrak ere; afektatuak izan direnak defendatu, etab.". Egia bada ere Europako herrialde askotan posible dela informazio hau eskuratzea, estatu espainolean gaur arte oso gutxi eztabaidatua izan den gaia da. Gaur egun Internet aukeran badaukagu ere, kasu honetan askoz zuhurrago izatea komeni da. Hala ere, kontsulta daitezke adibidez webgune hauek:- www.vacunacionlibre.org- www.vaccineinfo.net- www.fda.gov/vaers/vaers.com