DESARROLLO SOSTENIBLE... edo PELOTAZO SOSTENIDO?

JJ Agirre, Iñaki Poveda, Arantza Salinas, Mikel Urrestarazu, JJ Ortigosa (Altsasu) 2009ko api. 3a, 00:00

Hedabide askok, agintari askok eta goi-mailako langileek, hiztegia bihurritzen dute errealitatea ezkutatu eta jendea manipulatzeko. Adibideak ugari.ZABALGARBI izendatu dute Bizkaiko ZABOR-ERRAUSTEGIrik handiena. Han erretzen dira bertako zaborren herenak. Kadmioa, beruna, CO2, dioxinak...isurtzen ditu "poliki". CEMENTOS PORTLANDek erraustegi "txit garbia" eraikiko omen du (dagoeneko egina?). Duela egun batzuk "kontrolatutako amoniako isurketa" egin zuen Burunda ibaira, eta ehunka arrain hil ziren (okerreko lekuan zeuden). Azkenetan den bisoi europarra ere, "gozoa" egongo da...GARBIGUNE deitu ohi zaie zabor bereziak biltzeko ZABORTEGIEI.DESARROLLO SOSTENIBLE S.L. deitu diote, Gendulaingo lurretan hiri berri bat eraikitzeko sortu duten enpresa-elkarteari. 3.000.000m_ estaliko dituzte porlanez. PASAIAKO "EKOPORTUA" gisa bataiatu zuten G.Txabarrik-eta, eraiki nahi duten portutzarra. Larrua...ERREKALDE PETROLEUM deitu beharko genioke Kuwait enpresak estalitako Ulaiar aldeko errekari, lagun baten aburuz. Urarena baino, petrolio usaina dario-eta maiz.Badira bestelako jokabide bitxiak ere.ARGA IBAIAREN ERTZETAko lanak bertan behera uzteko eskatu du NaBaik legebiltzarrean. Burlatan uholde arriskua gutxitu da, bai, baina handik behera okerragoa izango omen da, kalteak eragiten, e.a. Bat etorri arren, harridura eragiten digu jarrera horrek... BURUNDA IBAIAREN ERTZETAN MAKRO-POLIGONOA eraikitzeko asmoa baitu Nafar Gobernuak, NaBaiko zenbait arduradun politikoren ekimen saiatuari esker, besteak beste.Makro-poligonoak ibaiaren uholde-eremuak estaliko ditu, lehenik milaka eta milaka tona lur oparo erautsiz eta beste eremu batzuk estaliz. Ondotik, eragindako zulotzarra milaka tona harri eta lur-hondakinez estaltzeko eta lur-kota altxatzeko  are gehiago sartuko dituzte (uholdeak ekidin ahal izateko). TXIKIZIOA txikizioaren gainean, hitz batean.Gaia oso-oso gertutik ezagutzen duten zenbait adituk, astakeria dela aitortu dute ahapeka.NASUINSAko ORDEZKARIEK eurek, Altsasuko udal ordezkariei, oraingoei nahiz aurrekoei, argi eta garbi esan zieten, lekukoen aurrean, Zangitun poligonoa eraikitzea ZENTZUGABEKERIA zela, eta soilik INTERES POLITIKOA bitarte egingo zela, egitekotan.Jakinik gainera, makro-poligonoak iraunkortasun-irizpiderik oinarrizkoenak ere ez dituela betetzen, horra gure galdera: Iraunkortasunaz KOMENI DENEAN soilik gogoratzen al gara?