Salvadorren Farabundo Marti fronteak irabazi ditu hauteskundeak, Romero berpiztu dela esan genezake, berak esan zuen bezala: "harrokeriarik gabe diot, hiltzen banaute, berpiztuko naiz Salvadorreko herrian". Etorkizunak erakutsiko du fronteko jarduera politikoa, baina Romerok inoiz ez zuen ARENA (eskuin muturreko alderdia) bozkatu; eta hiltzailea (Romerorena alegia), zalantzarik gabe, ARENAn dago. Pedro Casaldáliga gotzaina damu zen klaretiarrek, Pedroren kongregaziokoek, ez dizkiotelako Latinoamerikari martiri gehiago eman. Jesuitek gehiago eman dizkioteko (Rutilio Grande 1977an; Joao Bosco, Casaldáligaren prelaturtzan lan egiten zuena; UCAko 5 martiriak 1989an, Inazio Ellakuria unibertsitateko errektorea buru zutela, 4 jesuita eta 2 zerbitzari). Mons Fernando Saenz Lacallek, 75 urte bete ondoren, Aita Santuari bere dimisioa aurkeztu diola ere garrantzitsua da, eta artzapezpiku aurrerakoia izendatu dutela, Elizako aldizkari batek esan zuen moduan, Vida Nuevak alegia. Salvadorreko gotzain laguntzaile Rosa Chavezek ere miresten du Romero Monsinorea. Beraz, nahiz eta Romero, Casaldáligaren hitzetan, "Amerikako San Romero" izan, Romero Berniniren aintzara igoko da jende xehearen gozamenerako. Gehiegizkoak iruditzen zaizkit Juan Jose Tamayo teologoak Informe Semanalen egindako baieztapenak. UCAn eraildako jesuitei buruz, Vatikanoak beste aldera begiratzen duela esaten zuen Tamayok edo ez duela ezer egiten. Neuk diot: Aita Santu batek ez ditu bere semeak defendituko?