DEMENTZIA DUEN ERIAREN ZAINTZAILEA "ZAINDU" HITZAREN ESANAHIA (III eta azkena)

Benar Intxaurrondo Arraras 2009ko api. 3a, 00:00

AHOLKUAK ZAINTZAILE NAGUSIARENTZATZaintzaileari, zaintzaile nagusiari, denek aipatu baina esker gutxi hartzen duenari. Zaintzailearen sindromea saihestu daiteke, ez norberarengatik bakarrik, inguruko guztiengatik baizik. Hura falta bada, nork zainduko du eria etxean? Nor emanen dio berak ematen dion maitasuna? Askotan ikusten dugu mota honetako eri bat den etxean bi eri daudela... Zaintzailea zaintzen saiatu behar dugu, prozesuna behar bezalakoa izan dadin. Horregatik eriaren fase bakoitzean tresna edo laguntza egokienak bilatu behar dira.Tresna horietako bat Eguneko Zentro psikogeriatrikoa dugu: gaixoarentzat bultzagarri izateaz gain, atsedena ematen dio zaintzaile nagusiari egiten duen lan etengabean (G. Pascual eta beste, 1995).Autolaguntzako taldeak ere badira; lehen izan zituzten arazoen interbidea non egon litekeen adierazten dute, boluntarioak dira eta abar. Batez ere, zaintzea familiako beste batzuekin banatu behar da, ahal izanez gero. Lagundu dezaketen guztiek lagundu behar dute. Batzuek zuzenean egin dezakete, beste batzuek zeharka, baina eriaren etapa horretan konpromisoa ahal duten guztien hartu behar dute. Oro har, zaintzaile nagusia bera izanen da, baina ondoko hauek izanen ditu lagungarri:_Komunikazio zuzena eta pertsonala eriaren gaixotasunei edo bere arazoei buruz izan ditzakeen zalantzak argituko dizkion medikuarekin, erabakiak behar bezala har ditzan._Harremana erien familien elkarte batekin edo etxeko gaixoaren antzeko beste batekin, orientazioa eman diezaioten._Ekonomiaren antolaketa eta planifikazioa, aurrera etorriko diren aparteko gastuak ongi eramateko:  beste profesional batzuen kontratazioa (paseoak emateko, errehabilitazio fisikoa eta abar) aparailu ortopediko osagarriak, elikadura eta nutrizio osagarriak, kontsumo elektrikoaren igoera, arropa ezberdina erostea edo duena aldatzea, senar-emazteak izanez gero biak zahar-etxe batera joateko gogoeta zaintzailearen ahalegina txikitzeko, sare publikotik at ez dagoen zentro espezializatu batean eria sartzea eta abar._Sariak, egiten duen lanarentzat: bere buruari opariak egitea, ahalegina konpentsatzea gustatzen zaizkion gauza edo egoerekin: soineko bat, liburu bat, asteburu bat hondartzan, erakusketa bat ikustea edo ibilaldi bat parkean. Edozein gauza baliagarri izan daiteke maite duen eria zaintzera indarberriturik joateko.