Jadanik, urte bat igaro da UAGA (Uharte-Arakilgo gazte asanblada) berpiztu genuenetik. Helburu askorekin jaio zen gure gazte asanblada, eta horietako bat Gaztetxe bat lortzea da.Indarrez eta ilusioz dihardugu lanean, eta antolatu ditugun ekintzez harro sentitzen garen arren, nekatzen hasi gara gure udalaren betiko erantzun zehaztugabeaz.Momentuz dirurik ez daukatela esaten digute, eta bilerak hurrengoaren data finkatuz amaitzen dira. Herriko dirua soilik zuen interes partikularretarako ote da? Makroproiektu suntsitzaile eta behar ez diren poligonoei laguntza emateko? Edo soilik herritar talde batentzat ekintzak antolatzeko?Gure ustez, hainbeste bilera egin beharrean, zuen erantzuna eman; baiezkoa zein ezezkoa!Udaletxea, erantzuna behar dugu!!