BADATOR KORRIKA .... JOAN DA KORRIKA.

Aizpea Euskara Taldea 2009ko api. 3a, 00:00

Aste honetan Korrika ekitaldia hemen izan dugu, gure artean. Larunbatean, Irurtzunen. Iruñetik-Lekunberri aldera. Astelehenean ere Irurtzunen, non dago Euskal Herriko erdigunea?, Basaburutik - Ororbia aldera eta asteazkenean, Ziorditik - Lakuntzaraino, gero Gipuzkoa aldera joan da Lizarrustitik. Benetan ekitaldi polita eta arrakastatsua da Korrika. Euskaldunen eta erdaldunen artean oso ezaguna eta oso irudi polita eta atsegina daukana; eta batez ere popularra , oso popularra. Urteetan zehar lortu du arrakasta. Aurten 16 edizioa. Motibazioa lantzeko oso ekitaldi inportantea da eta kontuan izatekoa. Alde horretatik aitzakiarik ez. Eskerrik asko AEK eta eskerrik asko Korrika laguntzen duten guztiei. Hala ere, Korrikak ere baditu bere kontraesanak. Agian, ez Korrikak berak, horren inguruan mugitzen garen pertsonek eta giza taldeek baizik.Zer ongi sentitzen garen Korrikan parte hartzean!!! Zenbat erdara entzuten den Korrikan parte hartzean!!Zer konpromiso gutxi dugun gure hizkuntzarekiko!!Zer gutxi erreparatzen diogunAEK-k zabaltzen dion leloari. ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUN HERRIA!!!Eta aurten, batez ere, argazkiak, argazkiak leku guztietan: web orrietan, blogetan, egunkarietan,... Ongi daude argazkiak, konpromisoa handitzeko balio baldin badute, baina argazkiak argazki gisa soilik gelditzen badira, errendimendu gutxi aterako diogu Korrikari. KORRIKA etorri da, gure artean ibili da, arrakasta handia izan du... baina Korrika joan da. Euskara, egoera diglosikoan, gure artean geldituko da. Gure herriari izena aldatu beharko al diogu, Euskal Herria izatetik Erdal Herria izatera pasa dadin?