Behin baino gehiagotan entzungo genuen esera hau. Baina esker gabeko esaera da. Euskara gure ama da. Garena eta dakiguna euskarari zor diogu. Ultzamako neska bati galdetu zioten ea bazekien euskara, eta "ez dakit, eta ez dut behar ere" erantzun zuen. Horrela erantzungo zenioke begietara begira zure amari? Horrela erantzungo bazenioke, ume galdua izando zinateke, esker gabeko umea, bihotz gabeko umea. Ez zenuke mereziko inork zuri begiratzea. Hortxe galguko zenuke, galdu beharreko azken gauza (lotsagabea ez bazara). Nork eman zizun zarena? Zure amagatik ez balitza, zu ez zinake inor izando. Zer erantzun hartuko zenuke amagatik? Ziur, asko nahigabetuko zenuen. Zure amaren luzaera bat zara. Zaren guztia: izaera, odola, bizitza... zure amari zor diozu.Ez ezazula esan: zertarako hitz egin euskaraz? Ez dit inork ulertzen. Nik ulertzen zaitut, eta hori nahikoa da. Pentsaera horrekin, ez zure ama bakarrik, zure aurreko guztiak ukatzen dituzu. Haiengandik hartu zenuen daukazun odola (bizitza) baztertzen duzu. Bihotz gabeko semea izando zinateke. Zuretako nahi ez duzuna, ez zenuke besteendako nahi izan behar. Zure ama gaixo, elbarri egongo balitz, ganboikoko bazter Ilin batean, ontzi zahar bat bezala utziko zenuke? Orduan eta maiteago izan behar zenuke, bere oinazeak arindu behar zenituzke, eta ahal den bezala, lagundu behar zenuke osasun bizitzarako. Erredakzioaren oharra: Lizarrusti etorri handiko idazlea izan zen. Zendu aurretik hainbat testu idatzi zituen eta bere nahia errespetatuz bere idatziak garilera arte argitaratzen jarraituko dugu.