Zer ari da gertatzen une honetan? Zer ari zaigu gertatzen? Zergatik dago airean porrot sentimendua, tristurarena (ekonomia, politika, gizarte, balioen... krisi ospetsuaren produktu izateaz aparte)?Hausnarketa askoren eta barne lanaren ondoren, itxurazko krisi hau aukera bat besterik ez dela ondorioztatu dut. Aukera bat, behin betiko, gure bizitzako abestia aukeratu dezagun, alaitasunez eta gogo biziz dardara eragiten digun hori, eta sentitzeko eta gozatzeko onartzen dugun gaitasunarekin dantza dezagun pasioz.Nola dakigu zein den abesti hori? Denok dugu bereziki gustatzen zaigun bat. Nolakoa da? Zein erritmoa duen? Zein emoziorekin konektatzen zaitu? Poza, malenkonia, frustrazioa, irrika? Adi egon zaitez! Hori delako zure egunerokotasunean presente dagoen sentsazioa. Pentsa ezazu zure gogoko abestiak dioela "Zu gabe ez naiz ezer..." Ohartu zaitez, beraz, zein den zure bizitzako zu hori, zeini ematen diozun zure gaineko hainbeste botere, eta zer sentitzen duzun hura entzutean. Berez izaki eder eta berezia zarela argi izateko nahi eta nahi ez norbait behar duzun ideiarekin konektatzen zaitu? Gertatu ere gerta liteke zure abestiak esatea "dena ongi joanen da", baina hala ere, zure egunerokotasuna monotonoa eta aspergarria izatea eta aldatzeko inolako antzik ez izatea. Beraz, zer esan nahi digu? Argi dago, hasteko baikorra zarela, baina ezagutzen duzu "saiatzen denari jaungoikoak laguntzen dio"? Horretara, beraz; zure baitan aldaketa nahia dago. Hitz egin zure buruarekin, zure bizitzarekin zer egin nahi duzun entzun. Ez zaizuna gustatzen aldatu, eta zure norabidea birzuzendu. Eta egoki aukeratzearen garrantziaz jabetuta, beta hartu eta entzuten duzun bakoitzean zure izate guztia esnatzen duen melodia opa ezazu, zure bizitzaz artelan bat, zure artelana, egitera gonbidatzen zaituena. Eta kontuan izan osagai egokiak gehitzea: pasioa, poza, konplizitatea, maitasuna, xamurtasuna, gupida, lasaitasuna, pazientzia, batasuna...Abrakadabra!!! Zure existentzia birsortu!!!