2005eko abenduan Nafarroako Gobernuak 15/2005 Foru Legea argitaratu zuen, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa. Aurtengo otsailean 7/2009 Foru Agindua onartu berri dute aipatutako Foru Legea hein batean garatzeko erreglamendua onesten duena. Foru Agindu honek arautzen du babesik ezeko egoerak, arlo honetan lan egiten duten pertsonen funtzioak eta garatzen diren gaiak. Erregalamenduaren lehenengo kapituluan honen xedea eta edukia arautzen dira: Bigarren Kapituluak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan adingabeak babesteko arloan eskumena duen entitate publikoan diharduten lagileen atxikipena, lanbide ezaugarriak eta eginkizunak ezartzen ditu.Balorazio BatzordeaHirugarren kapituluan biltzen dira Balorazio Batzordearen izaera, eginkizunak, kideak eta jarduteko araubidea. Honek ez ditu bere eginkizunak beteko adingabeak babesteko arloko esku-hartze guztietan, bakar-bakarrik larrienak eta nabarmenenak diren horietan baizik: informatzea babesgabetasunaren adierazpenei eta egoera horien desagertzeei buruz; informatzea babesik ezean dauden adingabeen zaintzaren kudeaketak dakartzan neurriei buruz; informatzea zaintzaren eta babesteko baliabideen aldaketei buruz; adingabeak babesteko arloan eskumena duen organoak esleitzen dizkien gainerako eginkizunak.Laugarren Kapituluan administrazioak jarduera, baliabide eta produktu batzuetan izan beharreko esku-hartzea arautzen du, bereziki finkagune eta ikuskizun publikoei, aldizkariei, ikus-entzunezko eta telekomunikazio eta telematika arloetako baliabideei, publizitateari, kontsumoari eta merkataritzari dagokionez.Bosgarren Kapituluan babesik ezeko egoeraren alde batzuk arautzen dira. Besteak beste, kasuen ebaluaketa (larria, arina...) eta helburuak finkatzea eta babesteko neurri berri bat (arrisku egoera).Seigarren eta Zazpigarren Kapituluetan familia-harrera arautzen da eta bide batez Foru Agindu honetako babesteko neurriak jarraitzeko, eraldatzeko eta uzteko erak ere bai.