Otsailaren 20an jakin genuen berria: Urdiaingo Udaleko NaBairen zinegotzi baten gutunontzian agertu omen zen amenazuzko diana zela-eta, delitua leporatu nahi izan zitzaion makro-poligonoaren aurkako Urdiaingo plataformari, "ha sido uno de los vuestros —zuetakoren bat izan da—" esanez makro-proiektuaren aurkako taldekideengana etorri zirenean.Susmoak susmo, gertakari horri inork ez zion larritasunik kendu nahi izan.Makro-proiektuaren aurkako Batzarrak berehala erakutsi zuen zein den bere bide orria. Bere jarduna erabat publikoa eta agerikoa izan da eta horrela izaten segituko du, eta halaxe adierazi zitzaien udaleko arduradunei.Herrian eta eskualdean, ordea, bestelakoak egotzi zaizkio plataformari eta, zurrumurruan, barra-barra ibili dute dianaren mehatxua.Susmoek, ordea, konfirmatu egin dute zein den NaBairen bide orria makro-poligonoaren arazoaren aurrean:1. Joan zen urteko lastailean isilik gorde zuten proiektuaren aktibatzea eta egitasmoak zeraman prozesua, hala nola administrazioarekiko auzi-errekurtsoak aurkezteko epea.2. Gerora, makro-poligonoaren aurkako Batzarraren interpelazioei eta moratoria edo luzamendu eskaerari muzin egin eta eztabaida saihestu nahi izan dute.3. Eta, azkenekoa, plataformaren jarduna eragozteko eta debatea itotzeko, plataforma bera kriminalizatu nahi izan da zabaldu diren gezurrezko kontuekin, mehatxuak egitea Batzarrari gezurretan leporatuz eta inkriminatuz.Baina, gezurrak ez du bide luzea egin eta agerian geratu da nondik etorri den dianaren "mehatxua" eta delituzko jokabidea.Plataforma kriminalizatu nahiaren zantzuak agerikoak direnean, zer ari dira estaltzen eta tapatzen Urdiaingo Udaleko NaBairen ordezkariak?(Oharra: Argibide eske, galdera eta idatzi hau NaBairi zuzendu zitzaion azken udalbatzarrean (2009-04-2); ez zuen erantzunik jaso. Ezta gerora ere aipamenik egin NaBaik poligonoari buruz historian lehen aldiz publiko egin (2009-04-7) eta herrian argitara eman duen idatzian).