Zuek bezala, ni ere haurra izan nintzen eta amak mandatuetara joatea agintzen zidanean zorro bat ematen zidan, bertan sartzeko dendariari eskatutako frutak gehi beste gauza batzuk; etxera itzulitakoan, berriz, gauza bakoitza bere tokian utzi eta jolastera ateratzen nintzen.Gaur egun, ordea, dendara goazenean eskatzen dugun produktu bakoitza bere zorroan sartzen digute: hiru tomate zorro batean; bi kg laranja beste zorro batean, harategiko xerrak paperean bildu ondoren plastikozko zorroan; txikleak bakoitza bere aluminioan bilduta, gero papertxoa eta txikle taldetxoa bere kaxatxoan eta, gainera, zelofanean bilduta; eta bururatzen bazaizu hiru erostea, hiru kaxatxo horiek plastikozko beste poltsa batean sartuko dizkizute.Ohitura xelebrea hartu dugu erosten dugun edozein gauzak, edozein produktuk bere zorroa (gutxienez bat) eraman behar baitu.Apika oker nago, baina sarritan neurriz kanpo erabiltzen ditugu plastikozko poltsak. Berrerabiltzen ditugunak oso gutxi dira, eta gehiegizkoa iruditzen zaidana da zaborra biltzeko ere zorro handiagoak erosten ditugula, dendetan ematen dizkigutenak txikiegiak direlakoan.Ohar gaitezen hiperdenda horietako batera goazenean, gurdian dakartzagun mandatu guztiak ordaindu ondoren, hamaika poltsa uzten dizkigute, bertan sar ditzagun erosketak.Orain dela gutxi, oporretan nengoela, denda batzuetan ordain-kutxen ondoan kartoizko kaxak uzteko kaxoi handi edo biltegitxo bat ikusia dut; dendariek saltzeko produktuak apaletan txukun utzi ondoren, hauen kaxak ez dituzte tolesten eta botatzen, baizik eta kaxoi handi horretan uzten dituzte bezeroek beren erosketak kartoizko kaxetan eraman ditzaten, poltsak erabili beharrean.Ez zaizu iruditzen askoz hobea dela modu hori? Honela egingo bagenu plastikozko poltsa gutxiago erabiliko genuke eta kartoizko kaxak berrerabiliko genituzke.akinlo@euskalerria.org