Duela 199 urte Argentinako lehenengo aberri gobernua sortu zen, edo behintzat orain arte hori uste zen. Cristobal Colon eta bere hiru karabelako iristearekin batera, desagertuak edo "korralitoa" hau da argentinarrok hobekien ezagutzen dugun historia. 1810. urteko maiatzaren 28 euritsuan Buenos Airesko kabildoaren aurrean jendetza biltzen da. Patricio French eta Antonio Berutti, bi gazte gogotsu, bereizgarri eta data ospakizun bezala intsigniak banatzen dituzte, esklaboek enpanadak saltzen dituzte itxoitea eramangarriagoa izateko. Bitartean, barruan, erregeordetzaren etorkizuna erabakitzen ari da.Hori da erosi genuen irudia eta nekatu arte errepikatzen jakin genuena, baina errealitatearekin zer ikusia ez zuena. Kabildoaren aurrean zegoen jendetza 600 pertsonako taldea zen. French eta Berutti, Legión infernal talde paramilitarraren buruzagiak ziren eta kabildoaren erabakia beraien gogokoa ez bazen erasotzeko prest zeuden. Ulertu ezazue gogotsu hitza beraz eufemismo zentzu handiz. Esklaboek, nonbait, janaria saldu izan dute, bai, baina ez enpanadak. Iparraldeko jaki hau Buenos Airesen ez zen erraza aurkitzea.Kabildoaren barruan, eztabaidak bukatu dira eta erabaki egokia hartu da: Plata ibaiaren Erregeordetzaren herriak bere herriaren askatasunak bermatuko dituen gobernu autonomo bat du... edo horrelako zerbait. Cornelio Saavedra, lehengo batzordearen presidentea, errealitatean goi mailako gizartearen ordezkaria zen, eta bere asmoa ez zen mugimendu demokratikoak egitea errege espainiarra kontrolatu ezingo zuen botere politiko eta merkataritza boterea eskuratzea baizik. Mariano Morenok, beharbada zeudenen artean iraultzaile bakarra, hortik gutxira itsas hondoan bukatu zuen, pozonduta, bere ideiak bezala.Izenik ez zuen herrialde baten jaiotzaren historiak ere ez du lotsarik. Egun horri buruz bene-benetan dakigun gauza bakarra euria ari zuela da. Liburuek diote independentzia pixka bat beranduago iritsi zela, 1816. Urteko uztailaren 9an, baina nik uste dut, oraindik ere, askok bere zain gaudela.