Migratzeko arrazoien jatorrian oinarri sozial, ekonomiko eta demografikoa duten desorekak daude, non globalizazioak bere adierazpen gorena aurkitzen duen: aberastasunaren banatze ezberdina, eta planetaren Ipar eta Hegoaldearen arteko ezberdintasun sakonak.Garraio sistema eta komunikabideetan emandako aurrerapen eta hobekuntzak, beraien lurraldeetan bertan migratzen duten pertsonen eragin eta ondorioak, eta komunikabideen eraginak ere migrazioak bultzatzen dituzte.Migrazio proiektu baten oinarrian norbanakoaren eta bere familiaren bizi baldintzen hobekuntza dago. Garapen ekonomiko, sozial eta pertsonalerako baldintza ezean, eta espektatibak bete ezinean, populazio gazteak, dinamikoak eta ekimenez beteak, izaten dira orokorrean migratzen dutenak.Helmugaren aukeraketa, egoera hobean dauden lurraldeek duten erakargarritasunaren araberakoa da.Garatutako lurraldeak dira, aberastasun maila altukoak, non lanpostu zehatzetarako langileak behar diren.Helmuga lurraldeek dauzkaten erakargarritasunen artean:-Aldagai ekonomikoak:*Lan merkatuaren aurrerapena eta garapena, langile malguak eskatzen dituena.*Betetzeko zailak diren lanpostuen sorrera.*Lan baldintzak direla eta bertako populazioak ukatu dituen okupazioak.*Langabeziaren tasa gutxitzea.-Aldagai Soziopolitikoak:*Ongizate Estatua, pertsonen eskubide eta askatasunak, demokrazia sistemak, babes soziala, eta egonkortasun sozial eta politikoa.*Gerrate eta gatazka soziopolitikoen eza.*Ezbehar natural gutxi.*Komunikabideen eragina, helmuga lurraldeari buruz eta migratzaileei buruzko irudi idilikoa zabaltzen dutenak.*Etorkinek zabaltzen duten migrazioaren ikuspegi idilikoa, arlo baikorrak goraipatuz, eta ezkorrak ezkutatuz; errealitatearekin bat ez datorren imaginario bat sortuz jatorriko pertsonengan.-Aldagai demografikoak:Helmuga lurraldearen zahartzea, jaiotze tasa baxua. Adin aktiboan dagoen herritargoaren premia, helmuga lurraldearen ekonomia sistema mantentzeko.