Altsasuko Udaleko Ezker Abertzaleko Taldeak altsasuar guztiei interesa dakizuekeen informazioa luzatu nahi dizue. 1. Aurreko legegintzaldian igerilekuak egin ziren, kirol eraikuntzaren kudeaketa eta funtzionamendua biltzen zituen txosten ekonomikoa bideragarria izan zitekeen jakin gabe.2. Aurreko legegintzaldian gure herriko kirol eraikuntza guztien kudeaketa pribatizatzea erabaki zen, Udalari kudeaketa horren kontrol handiagoa eman ziezaiokeen beste aukera batzuk aztertu gabe.Aipatu kirol eraikuntza pribatizatzeko plegua egiten ari zen bitartean, Ezker Abertzaleak behin eta berriro bi puntu horiek gogora ekartzen zituen. DENA ALFERRIK IZAN ZEN.Urtarrilean, kirol eraikuntzako langileak lan-hitzarmeneko baldintzak bete zitezen eskatzen hasi zirenean, eraikuntzaren kudeaketaren inguruko informazioa eta datu ekonomikoak jasotzen hasi ginen. Ekonomikoki bideragarria ez zela erakusten zuten datuok.Martxoaren 17an NITRAM POOL enpresak udal talde guztiei datu ekonomikoak aurkeztu zizkien, galera izugarriak erakusten zituztenak. Banketxeek zesioarekin jarraitzeko dirurik ematen ez ziotela gaineratu zuen, eta Udalak hilero 30.000 euro ematen ez bazizkion, utzi egingo zuela esanez.Gai larri hori aztertzeko egin zen hurrengo bilera apirilaren 21ean izan zen!!! Egun horretan esan zitzaigun enpresa maiatzaren lehenean bazihoala. ORAIN DATOR PRESA? ZEREN ZAIN EGON DA NABAI DENBORA HORRETAN GUZTIAN?Udaletik igorri duten oharrean (talde guztiekin adostu gabekoa) esaten da Udala enpresarekin adostasuna lortzeko prest dagoela. Nahia ahal izatea da, jakina; baina oharrean ez da esaten noiz ahal izango den... NABAI herritarren aurrean argiagoa izan beharko litzateke; bere akatsen jabe izan eta argi esan zein izango den kirol eraikuntza horien etorkizuna. Altsasuko Ezker Abertzalearen arabera, egun dugun arazoa iceberg-aren punta besterik ez da; iceberg hori Altsasuko Udalak duen egoera ekonomiko eta finantzieroa da. Zer proposatzen du Altsasuko Ezker Abertzaleak?1. Udalak Zelandi kiroldegiaren inguruan dituen datu ekonomiko erreal horiek berraztertu daitezela. Udalak hori beregain har dezake benetan, herriari erakusteko eta funtzionamendu duin bat ziurtatzeko.2. Arbizuko eredua aztertzea eta kudeaketa publikoaren aukera berriro ere udalbatzan bozkatzea, orain arte gertatutakoa berriro gerta ez dadin.3. Herriari azaltzea Udala zein egoera ekonomikotan dagoen eta datozen 5 urteetarako prospekzio ekonomikoa aurkeztea.