Banku Etikoa. Sozietate-Kapitala Batzeko kanpaina

REAS Nafarroa 2009ko mai. 8a, 00:00

Fiare proiektua 2003an sortu zen helburu bikoitzarekin: gizartean eragin positiboa duten ekintzak soilik finantzatzea eta aurrezle eta inbersore arduradunei  ekintza mota horiek babesteko aukera eskaintzea. Fiare Banku Etikoaren funtzionamendua honexetan oinarritzen da: ebaluaketa etiko eta sozialean, gardentasun errealean, lurraldeko gizarte sareen harremanean eta irabazi-asmo ezan (informazio gehiago www.proyectofiare.com web gunean).Sozietate Kapitala Batzeko Kanpaina martxan jarri du Fiarek: • Sozietate Kapitala banka-lizentzia bat lortu eta Banku Etikoaren funtzionamendua bermatzeko behar den dirua da. Hauxe da FIARE Nafarroa Elkarteak (Nafarroako GGKKen Koordinakundea, Nafarroako Pobreziaren aurkako Sarea eta REAS Nafarroak osatuta) duen helburua. • Banku Etikoko Kreditu Kooperatiba bat osatu nahi dugu beste lurraldeetako Elkarteekin batera. Diruaren balio soziala berreskuratuko duen "beste mundu egingarri bat" bilatzen ari gara. • Osatuko den kreditu kooperatibako bazkide izateak ahalbideratuko du entitate nahiz pertsona moduan, Banku Etiko baten egituran parte-hartze demokratikoa egotea (pertsona edo erakunde bakoitzak boto bana).Nola parte hartu? Pertsona edo erakunde parte-hartzaileek Fiare Banku Etikoarekin Elkarlanerako Hitzarmen bat sinatuko dute. Ikusi  itzazu baldintza guztiak www.economiasolidaria.org/fiarenavarra web orrian. Diru ekarpenak , Fiare Puntuetan (Iruñean eta Tuteran) edota Euskadiko Kutxako edozein bulegotan egin daitezke.