Kontsumo basatian oinarritutako sistema ekonomikoa krisian sartu da. Elite ekonomikoen irabaziak geldiunean sartu dira eta alarma gorria piztu da. Muturra behar da gero! Ehunka edo milaka milioiko irabaziak izan dituzte urteak joan eta urteak etorri langileon bizkar. Orain, irabaziak gutxitu zaizkiela eta, gure eskubide murrizketan oinarritu nahi dute beraiek probokatutako krisiaren sasi konponketa.Krisia, sistema kapitalistaren izaera berak probokatzen du ziklikoki. Kontsumo basatian, aberastasunen pilaketan, pribatizazioan, eskubideak direnekin espekulatzen (etxebizitza, lurra,...), lan indarraren esplotazioan...oinarritzen den sistemak topeak jotzen ditu eta krisian sartzen garela diote. Langileria beti dago krisian, beraiek finkatzen dituzten salneurri, interes tipo, soldata murrizketa eta lan merkatuko arauen menpe gaituzte.Oraingo krisiak bi aukera zabaltzen dizkigu: berriz ere elite ekonomiko pribilegiatuari sistema bera berrantolatzen utzi, guk ordainduz krisiaren "kostua" edo sistema ekonomiko honen aurrean alternatiba bat eraikiz joan. Gehiengo zabalaren onurari jaramon eginaz, justizia sozialean, elkartasunean, aberastasunaren banaketan, garapen ekonomiko sostengatuan,.... pribatizazioen aurrean, publikotasunaren aldeko apustua indartuko duen eredu ekonomiko bat bulkatuz denon artean.Ezker abertzaleak aldaketaren apustuari heldu dio, Euskal Herria ezkerretik eraiki behar delakoan gaude, gizon eta emakume askez osatutako herria nahi badugu. Horregatik, oraingoan, maiatzak 21ean, GREBA OROKORREAN parte hartze aktiboa izatera deitzen diegu Sakanako herritarrei, banan bana gehitutako indarrarekin mugituko baitugu gure bizkarrera bota nahi diguten harritzarra!. Aurrera bolie!.