Euskara taldeetan edo edozein giza taldetan gaudenok, askotan egiten diogu horrelako galdera, bai taldeari eta bai gure buruari. Aurten nondik jo? Zer egin eraginkorrak izateko? Nola hobetu gure lana? Horrelako taldeetan dagoen jendeak, normalean, urte dezente pasatzen ditu. Urteekin baten batek uzten du eta oso zaila da jende berria aurkitzea taldeak berritzeko eta posible baldin bada zaharrak etxera bidaltzeko. Aldaketa handirik ez dago eta zaharrak egoten dira urtetan eta urtetan. Hori da, gutxienez, Aizpea, Euskara Taldean gertatzen dena Urte hasieran, urteko programazioa egiterakoan planteatzen dira horrelako galderak. Ez da zaila bilatzea proposamen berriak, ideia berriak eta ekintza berriak. Pentsatzea eta amestea ez da zaila. Askoz zailagoa da praktikara eramatera. Horretarako, ilusioa eta gogo berriak behar dira. " Aski dugu, ezin ailegatu aurtengo ekintzetara eta nola eraman behar dugu aurrera planteatzen duzun ekintza berri hori? ".ausartzen da esaten taldean dagoen pertsona errealista eta langilea. "Bai, baina, zerbait gehiago egin beharko genuke... ". "Bai, baina horretarako jende berria ,... behar dugu". "Dugun programazioa mantentzen badugu, aski eta soberan". Euskara taldeek eta gainerako giza taldeek dugun erronka ez da erreza. Nola indartu , nola hobetu, nola izan eraginkorrak gure esparruan, ... Buruari bueltak eman eta bilatu behar ditugu bide eta xenda berriak oihan erasotzaile y zapaltzaile honetan. Jokoan dago ez bakarrik taldearen biziraupena, baizik eta euskara eta euskal kulturaren etorkizuna ere. Laburbilduz, pertsona berriak behar ditugu euskararen alde lan egiteko. Prest zaude?