EMAKUMEAK KRISI GARAIAN

Altsasuko Feministak 2009ko mai. 22a, 00:00

Atzo krisiaren kontrako greba eguna izan zen, sindikatuek eta gizarte talde batzuek deituta; horien artean, baita talde feministek ere, Altsasuko Feministek kasu.Denok aski ongi dakigu langileriak nozitzen duen krisia  nortzuek bultzatu duten. Gainerantzean, egoera honetan emakumeak gehien pairatzen dutenak direla nabaritzea kosta egiten da.Historian zehar, une ekonomiko estuetan, prekerietatean, zein eskupeko lan gehienetan, emakumeak aritu izan dira. Egun, gauza bera gertatzen ari da. Hori dela eta, atzo egin genuen lanuztearekin sistema kapitalista eta patriarkalari aski dela esan nahi genion.Altsasuko Feministek modu zorrotzean salatu nahi dugu krisi garaian ere emakumeekin nola  jolasten duten: gu lan arlotik botatzeko hartzen ari diren neurriekin edo betetzen ari ez diren beste neurri batzuekin.Lan egiten ez duten emakumeek, ekonomikoki, beren aita, mutil-lagun edo senarraren menpe bizi behar dute. Horrela, dependentzia harremanak indartzen dira. Bizipen horiek genero estereotipo eta rolak indartzen dituzte.Emakumeen lan  eskubideak errespeta ditzatela eskatzen dugu.  Modu berean, emakumea gizaki gisa eta gure  identitatea aldarrikatzen ditugu.Krisi egoera honen aurrean, atzoko  lanuztea eginez eta aurretik beste emakumeek egin zituzten ekintzekin, patriarkadoari aurre egiteko borrokan jarraituko dugu. Emakumeen berdintasunaren aldeko asko egiteke dago, baita lan munduan ere.